Ertzaintzak eta UPV/EHUk beste lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostena egiteko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin beste lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostena eta Europarekin alderatzeko analisia egiteko.

Ertzaintzaren eta UPV/EHUren ustez, gorroto-delituen esparruko lankidetza eta ezagutzak partekatzea, bai eta bi erakundeen artean zerbitzuak ematea ere, oso interesgarria da bi erakundeentzat, bai eta euskal gizartearentzat ere.

UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedrak Ertzaintzaren laguntza izan du azken bost urte hauetan gorroto-delituen azterketaren arloan, eta, batez ere, era horretako delituen erregistroak, estatistikak eta analisiak aurkeztu dizkio. Lankidetza hori hitzarmenen bidez jaso da 2018tik, gorroto-delitu horien Euskadiko egoerari buruzko txostena egiteko. Gorroto-delitutzat hartzen dira, besteak beste, delitu arrazistak, xenofoboak eta sexu-orientazioagatik eta -identitateagatik, ideologiagatik eta orientazio politikoagatik, sinesmenengatik edo erlijioagatik, dibertsitate funtzionalagatik edo aporofobiagatik egiten direnak.  Horrez gainera, txostenean gaiari buruzko Europarekiko analisi konparatiboa ere egiten da.

Eusko Jaurlaritzak urtero bidaltzen du txosten hori Eusko Legebiltzarrera, legebiltzar-taldeek ezagutu eta azter dezaten.