Eusko Jaurlaritzak premiazko finantzaketa-neurriak antolatzen ditu Finantzen Euskal Institutuaren eta Elkargi SGR-aren bidez

0
PRUEBA

Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk Finantzen Euskal Institutuaren eta ELKARGI SGRaren bitartez gerraren ondorioak arintzeko berehala antolatuko diren finantzaketa-neurrien berri eman du Gobernu Kontseiluan. Horrela, FEIk eta ELKARGI SGRak hitzarmen bat sinatuko dute 10 M euroko finantzaketa-lerro bat aktibatzeko (behar izanez gero handitu daitekeena), eta, gainera, FEIk bere finantzaketa-eskaintzaren aukera osoa jarriko du nolabaiteko kalteak izan dituzten enpresa guztien eskura, finantza-erakundeekin batera finantzatzeko modalitatean, haien beharretara egokitutako soluzioak bilatzeko. Tresna biak bateragarriak dira.

Gerraren ondorioak hemen daude jada, eta oso testuinguru aldakorrean gaude, gehienbat Eusko Jaurlaritzaren mende ez dauden testuinguru-hipotesiekin. Garrantzitsua da diagnostiko egoki bat egitea eta orain hartzen diren erabakiak kontsekuenteak izatea eta benetako beharretara egokituak.

Europan eta Estatuan arazo estrukturalagoetarako edo epe luzekoetarako soluzioen zain, hala nola denbora-esparru espezifiko berri bat argitaratzea edo energia-kostua jaisteko neurriak, honako neurri hauek aktibatuko dira:

10 M EUROKO KREDITU-LERROA (eskaeren arabera handitu daiteke) 

  • FEI – ELKARGI SGR hitzarmena
  • 000 euro eta 1 M euro arteko maileguak: hiru urterako epearekin eta 12 hilabetera arteko gabealdiarekin, 12 hilabeteko Euriborraren interes-tasarekin gehi % 1,25eko diferentzialarekin.
  • Ukrainako, Errusiako edo Bielorrusiako enpresak bazkide komertzial gisa dituzten enpresa txiki eta ertainek epe laburrera/ertainera zirkulatzailea finantzatzea, baldin eta enpresa horien jarduera eta transakzio ekonomikoak egungo gatazka armatuaren eraginpean badaude.
  • Inportatzaile errusiarrek, bielorrusiarrek edo ukrainarrek ordaindu gabe utzitako fakturak —2022ko otsailaren 1etik aurrera gehienez ere sei hilabeteko antzinatasuna dutenak— finantzatzea.
  • Errusiako, Bielorrusiako edo Ukrainako hornitzaileei 2022ko otsailaren 24a baino lehen egindako eskaeren aurrerakinak finantzatzea, merkantzia itundutako datan jaso ez bada.
  • Azken 3 urteetan Errusiari, Bielorrusiari edo Ukrainari behin eta berriz egindako salmentak finantzatzea.

% 50EKO BATERAKO FINANTZAKETA FEI-REN ETA FINANTZA-ERAKUNDEEN ARTEAN

Bestalde, merkatuen ziurgabetasunak finantzaketarako aukera garestiagoa edo mugatuagoa izatea edo Elkargiren linearen bidez planteatutako zenbatekoek kaltetutako enpresen beharrizanak zenbatekoari dagokionez ez asetzea aurreikusten dela ulertuta, FEIk bere finantzaketa-eskaintzaren aukera guztiak kaltetuak suertatu diren enpresa guztien esku jartzen ditu, finantza-erakundeekin batera finantzatzeko modalitatean, enpresen beharretara egokitutako soluzioak bilatzeko.

Operazio horiek ez dute baldintza zehatz eta finkorik.  Gerraren ondorioz enpresei sortu zaizkien beharrak asetzea da kontua, eta, beraz, zenbatekoak, epeak eta interes-tasa enpresak bere operazioak egiteko erabiltzen duen FEarekin batera finkatu behar ditu.