Duela bizpairu urte Arte eta Diseinuko Miriam Quintanak egindako proposamen batetik osatu da lehen pintura lehiaketa hau: «Eskertzen diegu ADIkoei guregana etorri izana eta lehiaketaren antolaketarakohartu duten lana. Nola egin, zer egin… beraiek egin dute dena. Guk lehiaketa egin ahal izateko baliabideak jarri ditugu», adierazi zuen Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeburuak. Azpeitian kultur eskaintza aberatsa bada ere, «agian hutsune bat» badela pinturari eta arte plastikoei lotutakoa gaineratu zuen, eta hutsune hori betetzera dator lehiaketa.
Lehiaketaren oinarriak
1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira.
2.- Lanak, kalean eta Azpeitiko lur eremuaren barne egin beharko dira. Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
3.- Lanak, nahi eta nahiez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
4.- Lanerako euskarriak Betherram erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
5.- Bukatutako lanak Betherram areto barnean aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datu hauekin batera: -Jaiotze data, N.A.N.eta herria. -Helbidea eta telefonoa.
6.- Sariak honako hauek izango dira:
1. saria – 800 €
2. saria – 500 €
Herritar saria – 300 €
16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako saria:
– Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.
– Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.
*Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.
7.-Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira.
8.-Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:30ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango du oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.
9.- Aurkeztutako lanekin egilearen baimena eskatuz, erakusketa bat egingo da Betherram arteoan maiatzak 8tik maiatzak 15era.
10.-Lanak jasotzera etortzen den pertsonari N. A. N erakustea eskatuko zaio.
BETHERRAM ERAKUSKETA ARETOA
20730 AZPEITIA
Edozein argibiderako, 943 81 28 08/ 688 75 18 87 telefonoetara deitu.
10.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak eta Arte eta Diseinu eskola elkarteak izendatuko du.
11.- Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira eta honek Kale Pintura Lehiaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, margolan irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.
12.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.
13.-Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango. • Epaimahaia erabakia hartzen ari den bitartean luntxa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei Betherram aretoan bertan.