Athletic Clubek publiko egiten du gazteentzako campusak kudeatu eta merkaturatzeko zerbitzu baten lizitazioa, clinic-ak bere instalazioetara nazioarteko taldeak erakartzeko eta futbol profesionalaren inguruan gaitasunak garatu nahi dituzten kolektibo guztiak trebatzeko.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek helbide elektroniko honetara jo ahal izango dute innovacion@athletic-club.eus esleipenerako oinarrizko baldintzak deskargatzeko eta dokumentazio gehigarria edo argibideren bat eskatzeko (apirilaren 25era arte). Proposamenak 2022ko maiatzaren 2ko 12:00ak baino lehen aurkeztu behar dira.