Dena Prest BEC-en ospatuko den Zeinen Ederra Izango Den FEST 2022 rako

0
PRUEBA

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua Euskal Herrian urteko ekitaldi handienetako bat ospatuko den bezpera egunean prestaketa lanak bisitatzen egon dira Jon Arratibel jaialdiko zuzendariarekin eta ekitaldiaren antolakuntzako beste ordezkariekin batera.

Jaialdi honetarako sarrera guztiak duela astebete agortu dira, 10 mila inguru, alegia.

Zeinen Ederra Izango den Fest gizarte osoarentzako jaialdi bezala sortu da; guztiok elkarrekin lan egiten dugunean zer egiteko gai garen erakusten duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako jaialdia da Zeinen Ederra Izango Den FEST eta musika gure jendearekin elkartzeko aitzakia izatea bilatzen du, guztiok esperientzia bakar eta paregabeaz gozatuko dugun lekua. Gizarte osoarentzako jaialdi honek baikortasun eta zoriontasun uneak inspiratu eta kolektibitatea, osotasuna, pasioa, baikortasuna, dibertsioa eta aniztasuna bezalako balioak sustatu nahi ditu.

Zeinen Ederra Izango Den Fest apirilaren 2an BEC en ospatuko da.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi duenez bihar musikak alkartuko gaituen hitzordua ospatuko da. Gure musikariei ikusgarritasuna emateko tokia izango da, hedatzen lagundu eta sinergiak sendotzeko jaialdia. Egun osoko jaialdia izango da: poza piztuko duen hitzordua. Animoak altxatuko dituen jailadia. Guztiona eta Guztiontzat. Muntaketa lanetan murgilduta daude hainbat profesional musikaren jaialdi handi hau errealitate egiteko. Kaltetuen izan dan sektoreetariko bat da Musika, kalte hori arintzen laguntzeko ari da Aldundia sektoreagaz batera alkarlanean, sektorearen proiektuak bideragarriago egiteko esku bat botatzen.  ZEID FEST da horren adibide.

Jaialdiaren arduradunek ekitaldia urteroko hitzordu bihurtzea nahi dute. Jendea ohitu dadila apirileko lehen larunbat guztietan lagunekin hitzordu bat izatera, «Whatsapp talde osoa batzen duen jaialdia» bezalakoa. Galdu ezineko zerbait.

Era berean antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote «euskal gizarteari, historia honen parte izateagatik, eta batez ere herri honi, txikia izan arren honelako gauza handiak egiteko gai den herria izateagatik. Txarrenean eta onenean bat egiteko gai gara. Eskerrik asko ZEID FEST topaketaren jaialdia bihurtzeagatik».

Giro eta gune ezberdinak

Publikoak giro ezberdinez disfrutatzeko aukera izango duen guneak ere aurkeztu dira, eguna familia edo lagun artean igarotzeko eta musikarik onena entzuteko ere aukera izango bada ere, egun luzeari aurre egiteko atsedenaldi bat hartzeko aukera ere egongo da nahi duenarentzat.

Antolatutako bidaiak

Bestalde, jaialdira joateko antolatzaileek autobús zerbitzua jarriko dute martxan Iruñea, Donostia, Gasteiz, Irun, Altsasu, Lizarra,Tafalla, Eibar, Zarautz, Baiona, Biarritz, Hendaia, Errenteria, Azpeitia, Tolosa, Beasain, Arrasate, Durango, Gernika eta Zornotzatik. Itzulera jaialdia amaitu eta 30 minutura izango da.

Jaialdiaren informazio guztia honako link-ean: www.zeidfest.eus