Gazteen Euskal Behatokia: inkesta batek EBk Ukrainako gerraren eta errefuxiatuen aurrean duen ekintzari buruzko iritziak jasotzen ditu

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak Errusiako tropek pasa den otsailaren 24an Ukrainian hasi zuten inbasioari buruzko galde-sorta bat egin du lau mila gazteren artean, eta galde-sortako datu nagusienetako bat honako hau da: “EAEko gazteen % 86,8k interesa du gerraren gaiaren inguruan, eta egunero edo ia egunero jarraizen ditu gatazkaren bilakaerari buruzko albisteak (% 61,2).

Telebista da gaiari buruzko informazioa eskuratzeko baliatzen duten bidea –% 78,0–, ondoren prentsa –% 51,2–, Twitter –% 40,1– eta Instagram –% 40,0–. Gainera, gazte gehienek gaiari buruz sare sozialetatik jasotzen dituzten albisteak egiaztatu egiten dituzte: % 28,1ek beti eta % 53,3k, batzuetan.

EAEko gazteen % 34,9k dohaintzaren bat egin du –dirua, arropa, elikagaiak edo medikamentuak– Ukrainatik ihesean dabiltzan errefuxiatuei laguntzeko; % 17,1ek gerra amaitzeko eta giza eskubideak defendatzeko eskaeraren bat sinatu du, eta % 9,9k gerraren kontrako manifestazio edo mobilizazioetan parte hartu du. Gainera, galde-sorta bete duten gazteen % 20,1ek ezagutzen du Eusko Jaurlaritzak errefuxiatu ukrainarrei lagundu nahi dien edozein pertsonak izena emateko gaitu duen helbidea: errefuxiatuak@euskadi.eus.

Europar Batasunaren eginkizuna

Gerra honetan Europar Batasunaren jarduketaren balioespenari dagokionez, EAEko gazte gehienek (% 58,1) uste dute EB “ondo egiten ari dela alderdi batzuetan eta gaizki beste batzuetan”, eta Batasunari ematen dioten batez besteko nota gatazkaren kudeaketan 4,4 da, 10etik. Zehatzago esateko, EAEko gazteen % 72,3 ados dago EBrantz Ukrainatik ihesean dabilenari errefuxiatu bereziaren estatutua ematearekin; % 67,4 Errusiari ekonomia- eta finantza-zehapenak ezartzearen aldekoa da, eta % 59,4 ados dago Errusiako airelineei Europako aireko espazioa ixtearekin.

Armak erosi eta Ukrainari emateko finantzaketari dagokionez, EAEko gazteen iritziak askotarikoak dira: % 31 ados dago; % 36, ez, eta gainerako % 31k ez daki edo ez du erantzun. Azkenik, gazteek ez dute gatazka honek Ukraina Europar Batasunarekin gehiago lotuko duelako gehiengo iritzirik; izan ere, % 35,7k baietz uste du, % 35,3k ezetz eta gainerako % 28,9ak ez daki edo ez du erantzun.

Informazio gehiago