Otxarkoagako Txotena kaleari irisgarritasun unibertsala emango dion proiektuko hiru igogailuetako lehena abian jarriko du Bilboko Udalak

0

Bilboko Udalak Otxarkoagako Txotena kalean egiten ari diren hiru igogailuetako lehena jarri du martxan.

Txotena 4ren ondoko igogailu bertikala da, auzoko beheko aldean kokatua, merkatuko biribilgunetik hurbil.

Bi geltoki dauzka, eta Irumineta kalea –1etik 5era arteko atarietako eta 10 eta 12 atarietako plataformatik hasita– Txotena kaleko 4 zenbakitik 8ra arteko atarietako plataformarekin lotuko du. Lehendik dagoen ezponda berdean sartu da egitura, eta, hala, 7,57 metroko desnibel bat gaindituko da.

Metalezko egitura bat dauka, beira xaflatuz estalia, eta led proiektoreak erabili dira argiztatzeko. Gainera, altzairu herdoilezinez egindako barandak dauzka, babes gisa, igogailuetako zaldainen alde banatara dauden desnibeletatik babesteko.

Bien bitartean, proiektua osatzen duten beste bi igogailuak egiteko lanek aurrera jarraitzen dute: autobus geltokiaren aurrean (Txotena 34) dagoen igogailu bertikala eta Txotena 29ren aurrean dagoen igogailu bertikala.

Guztira, hiru igogailu horiak eta ingurunea urbanizatzeko obra osagarriak egiteko 1.527.137,41 euroko inbertsioa bideratu du Udalak (BEZ barne).

AUZOKIDE PLANA

Otxarkoaga auzoan hiru igogailu berri horiek ipintzeko lanak Auzokide Planaren barruan sartzen dira, zeinaren xedea baita uriko auzoak hobetzea; gainera, lehentasuna eman diete 3. barrutiko auzotarrek.

Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako dauzkan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Planaren aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.

SARE SOZIALAK: