Sonia Díaz de Corcuerak eman dio maillot urdina Remco Evenepoeli, Itzulia Basque Country 2022 sailkapeneko gazte onena

0

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria arduratu da maillot urdina emateaz Itzulia Basque Country 2022 sailkapeneko gazte onenari, Remco Evenepoeli. Etapa 185,60 kilometrokoa izan da, eta Gasteiztik irten da eta Zamudioko Parke Teknologikoan (Ingeteam) izan du helmuga.

Eusko Jaurlaritza, tartean diren herrietako udaltzaingoekin batera, hilaren 4tik ari da koordinatzen txirrindulari-probaren segurtasuneko eta lagun egiteko dispositiboa, eta guztira Ertzaintzako 260 agentek parte hartuko dute (trafikoko unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Ertzain-etxeetako agenteek).

Itzuliak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.