Wind Europeko nazioarteko ordezkaritzek Basque Trade and Investment-en ongietorria jaso dute. Poloniako Pomerania eskualdearekin hitzarmena energia eolikoari buruz.

0

Bilbon ospatzen ari den “Wind Europe” ekimenaren -energia eolikoaren arloko Europako hitzordu handienaren- urteroko ekitaldian SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziak ongietorri-ekitaldi bat antolatu du bertaratutako nazioarteko ordezkaritza guztientzat, eta sektore eolikoari zuzendutako lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Poloniako Pomerania eskualdearekin.

Ekitaldi horretan Pomeraniako (Polonia) hainbat ordezkari eta enpresa izan dira. Pomerania da munduan energia eolikoa garatzeko plan handienak dituen eskualdeetako bat, eta Mikel Amundarain Energia sailburuordeak hango Eskualde Garapeneko Agentziarekin sinatu du lankidetza-akordio hori, zeinaren bidez posible izango baita harremanak garatzea eta sendotzea Euskadiren eta Poloniaren artean, eta ez bakarrik sektore eolikoan, baizik eta baita ere 4.0 Industrian, ekonomia berdean edo bioteknologian.

Ekitaldian izan dira baita ere beste herrialde batzuetako agintariak eta enpresa-elkarte zein klusterretako ordezkariak, besteak beste Belgika, Norvegia, Islandia, Erresuma Batua, Portugal, Estonia edo Lituaniakoak, zeintzuek interes handia baitute euren gaitasun eolikoen ustiapenean.

Informazio gehiago