Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteari buruzko aurretiko kontsulta publikoa zabalik Donostian

0

Aurretikako kontsulta publiko hau Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) barruan sartzen da, eta bere helburua da:

  • Lehenik eta behin, azaltzea zer arazo konpondu nahi diren ekintza horrekin, zer behar eta aukera dagoen plana onartzeko, zer helburu dituen, eta zer irtenbide alternatibo dauden arautzeko eta ez arautzeko
  • Bigarrenik, herritarren ekarpenak jasotzea

Aipatu behar da HAPOren herritarren parte-hartzea zabalduko dela datozen hilabeteetan, hainbat ekintza aurrez aurre eta digitalki, eta horien berri emango da etengabe. Kontsulta aktibo honetan aztertuko da Plan Orokorraren errebisioa zertarako den eta zergatik ematen den.

Ekarpenak egiteko epea apirilaren 4tik 18ra arte izango da, udal webguneko Kontsulta publikoaren atalean

Arauaren helburuak

HAPO berriaren helburu nagusia, Donostiako lurzorua eta eraikinak arautzea eta antolatzea da, publikoak zein pribatuak. Helburuak, hurrengo hauek dira zehazki:

  • Udalerriko lurzorua sailkatzea, bai publikoa baita pribatua ere (hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbaniezina)
  • Bestetik lurzorua kalifikatzea, erabilera xedatuz (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…)
  • Bolumenak arautzea (eraikigarritasuna, lurzoriuraren okupazioari, altuerei dagokionez)

Laburbilduz, Plan Orokor berriak zer, non eta zenbat egin ahal izango den arautuko du, Donostiako eremu fisikoan, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.