Donostiako Udalak Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

0

1971ko apirilaren 8an Londresen egin zen Ijitoen/erromanien lehen Mundu Biltzarra eta bertan ofizialdu zituzten ijito herriaren bandera ofiziala (berdea eta urdina, gurdi baten gurpil gorria erdian duela) eta ereserkia, nazien biktimak izandako ijitoen oroimenez sortua.

Ospakizun honekin bat egiteko, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, Udalbatzako ordezkariekin batera harrera egin die gaur eguerdian udaletxean Agifugi, Kamelamos Adiquerar, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteetako kideei.

Ekitaldian adostutako adierazpena irakurri dute, bertaratutakoek ijito herriaren harrotasuna eta balioak erakusten diteun “Proud Roma” laburmetraia ikusteko aukera izan dute, eta ‘djelem djelem’ ijito herriaren ereserkia abestu dute.

Eneko Goiak adierazi du: “Donostia hiri kosmopolita eta multikulturala da, eta ijitoen herriak hiri bezala aberasten gaitu. Beraz, bazterkeria defendatzen duten egungo zenbait jarrerek atzerakada itzela suposatzen dute. Gizarte berean denok gure tokia izan dezagun bizikidetza aldarrikatu nahi dugu; elkarrekin bizitzen, konpartitzen, elkarri ezagutzen, elkarrekin egoten eta espero dut etorkizunean ere elkarrekin egoten jarraitzea, orain bezala”.

2022/04/08-an argitaratua