Victoria Landak eman dio maillot urdina eman dio maillot urdina Remco Evenepoeli, Itzulia Basque Country 2022 sailkapeneko gazte onena

0

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria arduratu da maillot urdina emateaz Itzulia Basque Country 2022 sailkapeneko gazte onenari, Remco Evenepoeli. Etapa 163,80 kilometrokoa izan da, eta Zamudioko Parke Teknologikotik irten da eta Bizkaiko Mallabia herrian izan du helmuga.

Eusko Jaurlaritza, tartean diren herrietako udaltzaingoekin batera, hilaren 4tik ari da koordinatzen txirrindulari-probaren segurtasuneko eta lagun egiteko dispositiboa, eta guztira Ertzaintzako 260 agente ari dira dispositibo horretan parte hartzen (trafikoko unitateak, Brigada Mugikorra, Zaintza eta Erreskate Unitatea eta Ertzain-etxeetako agenteak).

Itzuliaren azken etapak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.