Eusko Jaurlaritzak Memoria Demokratikoko Estatu idazkaria hartu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodriguez Ranzek eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok Memoria Demokratikoaren Estatu idazkari Fernando Martínez hartu dute gaur arratsaldean Gogoran. Bisitan, Paco Etxeberria antropologo forensea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta, aldi berean, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren kabineteko aholkularia izan diu lagun.

Bileran, Estatuko idazkariak Eusko Jaurlaritzak memoriari eta giza eskubideei buruz abian dituen proiektu nagusiak ezagutu ahal izan ditu, eta Gogoraren etorkizuneko erakusketa-gunea egongo den lekua bisitatu du. Begoñako hilerriko hobi komunean aurkitutako gorpuzkien desobiratzea ere izan dute hizpide, bai Aranzadi Zientzia Elkarteak bertatik bertara egindako lana ezagutzeko, bai biktima horien senideak aurkitzeko izandako aurrerapenen berri izateko.