Bilbao basque FEST hasi da

0

Bilbao basque FEST hasi da eta 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Gehienak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira, eta gaurtik igandera arte, apirilak 17, euskal kulturaren ezaugarririk adierazgarrienak izango dira ikusgai.

Inaugurazio-ekitaldia gaur arratsaldeko 18:30ean izango da, Azkuna Zentroko atarian – Bilboko Alhondigan. Bertan izango da Bilboko alkate Juan Mari Aburto.

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon eta gero, hiria dinamizatzen duen, hurbileko merkatua eta kultura-turismoa sustatzen duen eta hiriaz gozatu nahi duten bilbotarrei kalitate oneko proposamen bat eskaintzen dien jaialdia berreskuratuko du Bilboko Udalak.

Irekiera ofizialean, Patxi Villén Aitzina Folk jaialdiaren zuzendaria izango du lagun alkateak. Jaialdi solidario hori 2013tik egiten da Gasteizen, musika, dantza eta tailerren bidez folkaren balioa nabarmentzeko eta ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroaren ikerketari laguntzeko helburuarekin. Arabako jaialdi batek Bilbao basque FESTen parte hartzen duen lehen aldia da.

Hasierako agurraren ondoren, 19:00etatik aurrera, “Aire Ahizpak” taldearen kontzertua etorriko da, Aitzina Folk jaialdiaren ordezkari izango den hirukote musikalarena. Hiru ahizpek, Xalbador bertsolariaren ilobek, Ez Dok Amairu taldearen abestiak joko dituzte, baita euskal kantu herrikoiak eta haien sustrai familiarrekin lotutakoak ere.

EUSKAL JAIALDIEN ZIKLOA AZKUNA ZENTROAN

Bilbao basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioak berrikuntzak dakartza programazioan “basque” zigiludun jaialdien zikloari esker. Azkuna Zentroa – Bilboko Alhondigak lau jaialdiren aurkezpen-kontzertuak hartuko ditu. Lehen aipatutako Aitzina Folk jaialdiaz gain, hauek ere izango dira: ostegunean, hilak 14, Flamenco On fire (Iruña) Juanjo Navasen kontzertuarekin; ostiralean, hilak 15, Atlantikaldia (Errenteria) Basabi taldearekin, eta Bilbao Blues Festival, datorren uztailean Bilboko Areatzan lehen aldiz ospatuko dena, Still River taldearekin