2022ko Ehiza azterketaren deialdia

0

2022ko Ehiza azterketa 2022ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez deitu egin da.

Azterketa 2022ko ekainaren 11n egingo da, 10:00etan, FICOBAn (Irun, Gipuzkoa).

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 20tik maiatzaren 25era.

Azterketa egiteko tasa 11,33 eurokoa da. Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.

Azterketa honelakoa izango da: test motako 31 galderari erantzutea, eta erreserbako hiru galderari erantzutea, galderaren bat baliogabetzen bada. Hori gainditzeko, gutxienez 24 galdera asmatu beharko dira. Azterketa egiteko gehienezko denbora 50 minutukoa izango da.

2022ko deialdiei buruzko informazio gehiago

Ehiztariaren gidaliburua: azterketaren gida

Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)

Kontaktua:

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Jesus Saez de Heredia / José Alberto Valentin
Telefonoa: 945 01 96 57
Posta elektronikoa: j-saez@euskadi.eus / ja-valentin@euskadi.eus