Bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuak arautzen dituen Udal Ordenantza berria

0

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu zerbitzua doakoa da, eta, beraz, ez du kosturik izaten haren onuradunentzat.

Hala ere, bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-esku-hartze batzuetan, gertatzen diren inguruabarrak direla-eta, seinaleztatutako eremuetan arrisku-jarduerak egitearekin lotuta daude, eta/edo zerbitzua ematen zaion pertsonak ez die jaramonik egiten babes zibilaren arloan eskumena duen edozein erakunde ofizialek emandako arretei edo abisuei, baita bestelako arduragabekeriak direla medio. Egoera horiek, baliabide materialetan eta giza baliabideetan kostea eragiten dio udalari, eta beharrezkoa ez den arriskuan jartzen die esku hartzen duten pertsonei.

Horregatik, egoera jakin batzuetan mendiko, hiriko eta uretako bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-zerbitzua emateagatiko tasa ezartzea proposatzen da.

Arrisku-jarduera mota horiek murrizteko, proposatzen da tasa espezifiko bat onartzea Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-zerbitzuengatik, egoera jakin batzuetan. Tasa honen helburua arriskugarriak izan daitezkeen kirol- eta/edo aisia-jarduerak egiteko beharrezkoa den prebentzio-kulturan sakontzea da.

Tasak, beraz, ez du diru-bilketaren helburua bilatzen, prebentziozkoa baizik, eta zenbait jarduera ahalik eta segurtasun-berme handienekin egin behar dituzten erabiltzaileen erantzukizuna eskatzen du.

Egin zure ekarpena maiatzaren 3a baino lehen

2022/04/20-an argitaratua