EIKAk bere posizioa indartu du Smart Comfort-en partaidetza bat eskuratu ondoren

0

Eikak, Mondragon Korporazioko kide eta etxetresna elektrikoen sektoreko erreferente globalak, Smart Comfort ingeniaritza elektriko-elektronikoaren % 20 bereganatu du. Ingeniaritza hori urrutiko infragorri bidezko aplikazio adimendunen garapenean espezializatuta dago, eta bi markaren bidez bi sektoretan zentratzen ditu bere jarduerak. Lehenengoa, AVIR, abeltzaintzako instalazio intentsiboetako animalien erosotasunean espezializatzen da, animalien eta ingurumenaren ongizatea hobetzeko; eta bigarrena, Nawattia, esparru publiko/pribatu, industrial edo akademiko handietako giza erosotasun termikoa barne hartzen du.

Sinergia horrekin, Bizkaiko kooperatibak berokuntza elektrikoko aplikazioen merkatuan duen posizioa indartu du, eta teknologia berrietan oinarritutako produktu-irtenbide berri eta berritzaileen garapenean bete-betean sartu da. Aitor Soria Eikako zuzendari nagusiaren arabera, “kooperatiba Smart Comfort-en kapitalean sartzeak tamaina eta garrantzi handikoak diren proiektuetara irekitzea erraztuko digu. Proiektu horietan, Nafarroako enpresak bere know-how-a jarriko du urrutiko infragorri bidez berotzeko soluzioetan. Urteak daramatzagu jarduera berriak abian jartzen eta garatzen, eta hori talde eta baliabide propioekin egiten ari gara, baina baita horrelako sinergiak sortzen eta aliantzak ezartzen ere. Konbinazio hori funtsezkoa da Eikarentzat aukera berriak sortzeko”.

Harreman horrek, Mondragon Korporazioko kooperatibarentzat aukera-leiho bat irekitzeaz gain, Taxoaren (Nafarroa) egoitza duen enpresak ere batasun horren onurak nabarmentzen ditu, hala dio Aida Loperenak, Smart Comforten sortzaile eta zuzendariak: “Sinergia horrek, zalantzarik gabe, gure diseinuak arazteko aukera emango digu, bai energia-eraginkortasunari dagokionez, bai industria-optimizazioari dagokionez. Gainera, gure soluzioen ezarpena maila globalean bizkortzeko gaitasuna emango digu, baita erronka eta aplikazio berriei erantzuteko gaitasuna ere, zalantzarik gabe, gure konponbideetarako merkataritza-horizontean agertuko diren erronka eta aplikazioak, hain zuzen ere”.

Aliantzen aldeko apustua

Hori ez da izan Eikak bereganatu duen enpresa bakarra. Azken urteotan, aliantza- eta eskuratze-politika bat jarri du martxan, eta horri esker, bere sektorean maila globalean liderra den enpresa gisa finkatu da. Horrela, bada, 2018an Ceramaspeed iparramerikarraren aktiboak erosi zituen, Estatu Batuetako multinazionalaren patenteak, markak eta produkzio-ekipoak bereganatu baitzituen. Multinazionalak ekoizpen plantak zituen AEBetan, Mexikon eta Polonian.

Era berean, duela gutxi aliantzak sortu ditu Tecasarekin, termostato elektrikoen salmentan eta ekoizpenean espezializatutako enpresarekin, eta Mondragon Unibertsitatearekin eta Centro Stirling, Tecnalia, Ikerlan edo CEIT bezalako zentro teknologikoekin kolaboratu du (azken hiruak BRTA euskal aliantzako kide dira). “Lankidetza horiei esker, aurrera egin ahal izan dugu ekoizpen modu berriak eta produktu berriak garatzeko bidean, eta Eikaren etorkizunak ildo horretatik jarraituko du”, amaitu du Soriak.

SPRI Taldeak euskal enpresentzako finantzaketa-tresnak ditu, haien susperraldia errazteko, balio erantsian zein merkatuetan egiten duten aurrerapen lehiakorra bultzatzeko, eta enpresa-proiektu berriei ekiteko. Bateratu, Gauzatu, Renove Industria 4.0 edo Renove Makineria bezalako finantzaketa programei buruzko informazioa kontsultatu.

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu birfinantzaketa-proiektuak gauzatzeko enpresetan


Irakurri gehiago

SPRIk aurrera jarraitzen du “Baskeep” plataforma aurkezteko jardunaldiekin, zeinaren bidez inbertsioak bultzatzen baitira arazoak dituzten enpresetan


Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresei hazten laguntzeko


Irakurri gehiago

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro bideratu ditu aurten krisian dauden enpresei laguntzeko


Irakurri gehiago

2.400 enpresak baino gehiagok eman dute izena 2022ko ETE laguntzen informazio-jardunaldietarako


Irakurri gehiago