Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO CINECLUB FAS ELKARTEARI

0
  • Ekarpen horren bidez, Bilboko Cineclub Fas elkarteak “Zinema-emanaldiak jatorrizko bertsioan” egitaraua garatuko du.
  • Cineclub FAS dirua irabazteko asmorik gabeko kultur elkartea da. 1953an sortu zen; beraz, Estatuko zineklubik zaharrena eta Europako bigarrena da.

     

Bilboko Udalak Cineclub FAS elkartearekiko harremana indartuko du, Gobernu Batzordeak onartu duen 10.000 euroko dirulaguntzaren bidez.

Laguntza horren bitartez, Bilbon urteko 365 egunetan kultur proposamenak gauzatzen dituzten elkarteekin duen konpromisoa sendotu eta berretsi du Udalak.

Ekarpen horri esker, Bilboko Cineclub Fas elkarteak “Zinema-emanaldiak jatorrizko bertsioan” egitaraua garatzen jarraituko du.

Cineclub FAS dirua irabazteko asmorik gabeko kultur elkartea da. 1953an sortu zen; beraz, Estatuko zineklubik zaharrena eta Europako bigarrena da. Gaur egun 150 bazkide eta batez beste 400 ikusle ditu. Posizio sendoa eta aintzatetsia dauka, ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta Estatu osoan.

SARE SOZIALAK: