Animazio Herri Harmailarako bazkideen izen-ematea

0

Animazio Herri Harmaila sortzeko Zuzendaritza Batzordearen proposamena garatzen den bitartean, izena emateko epea irekiko da 2022/23 denboralditik aurrera bertan parte hartu nahi duten bazkideentzat.

Dagoeneko izena eman dezakete Bazkideen Txokoaren bidez, datorren apirilaren 29ra arte, 18:00ak arte.

Bere datuak egiaztatzeko, “Bazkideentzako zerbitzuak/Animazio Herri Harmailaren inskripzioa” atalean sartu behar duzue, eta dagokion laukitxoa markatu inskripzioa bidaltzeko. Izena ematen duten bazkideek automatikoki utziko dute egungo eserlekua, egungo Ipar Beheko Harmailako bazkideen aldaketa- eta birkokatze-prozesuen esku jartzeko.

Gogoratu behar dugu EzOhiko Batzarrak onartu zuela Ipar Beheko Harmaileko 4.074 eserlekuak zutik egoteko izango direla, “safe standing” sistema erabilita, eta honako kuota hauek izango dituztela: 300€ 28 urtetik beherako bazkideentzat eta 370€ gainerakoentzat, 2023ko kuotatik aurrera.

Onartutako proposamenari jarraituz, 124. blokeko bazkideek lehentasunezko sarbidea izango dute Herri Harmailara, eta prozesu ireki horretan komunikazio pertsonalizatua jasoko dute.

Era berean, gogorarazi nahi dugu proposamen berak bermatzen duela Animazioko Herri Harmailako eserleku aukeraketa adin-lehentasun arabera izango dela, gaztetasuna lehenetsiz, bazkideentzako eserlekuak agortu arte.