Vanesa Gimbert denboraldia amaitzean erretiratuko da

0

Vanesa Gimbertek futbola utziko du. Bergarako jokalariak 42 urte bete berri ditu, eta denboraldi honen amaieran erretiroa hartuko du. Horrela, maila goreneko ibilbide luzeari amaiera emango dio erabakiak. Gimbertek bederatzigarren denboraldia bete du aurten Athletic Cluben, eta lehoi gisa partida ofizial gehien jokatu dituen hamargarren jokalaria da (248).

Defentsak 1999an egin zuen debuta Lehen Mailan Levante UD taldearen eskutik. Granadan aritu ondoren, CFF Estudiantes de Huelvara joan zen (2003-2004) eta ondoren Sevilla FC taldera (2004-2007). 2007tik 2010era Rayo Vallecano defendatu zuen eta Madrilgo hiriburutik Bartzelonara egin zuen jauzi. Gimbertek hiru denboraldi egin zituen RCD Espanyolen (2010-2013). 2013an egin zuen debuta Athleticen Juan Luis Fuentesen eskutik, eta 33 urterekin, zuri-gorri gisa estreinatu zen, bere historian debuta egindako jokalari zaharrena bihurtuz.

Bergarakoak bere kirol-lorpenen zerrenda bikaina handitu zuen Athletic Clubekin 2015-2016 denboraldian lortutako liga tituluarekin. Lezamako bederatzi denboraldietan profesionaltasunaren, diziplinaren eta iraunkortasunaren adibide izan da. Bere erregulartasunaren ondorioz, jokatutako partida jarraien errekorra sinatu zuen, 86 neurketekin, minutu guztiak jokatuz.

Maiatzaren 15ean Primera Iberdrola txapelketa bukatzeke dagoela, txapelketako jokalari zaharrenak bere azken minutuez gozatzeko aukera izango du zelaian eta zaleen eta emakumezkoen futbolaren errekonozimendua sentitzeko aukera izango du ere.