Marcelino Garcia Toral hedabideen aurrean agertu da Athletic Clubek Cadiz CFren aurka 2-3 irabazi ondoren. Lehoiak 0-3 aurreratu dira lehen zatian eta hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzeko: “Lehen zati bikaina jokatu dugu. Laugarren gola legezkoa izan ote den zalantza daukagu oraidik, hala dirudi, baina ez da onartu. Oso eraginkortasun handia izan dugu, joko ona eta kontrol ona. Gero, bigarren zatian, Cadizek gora egin du, intentsitatea asko igo du eta intentsitate hori baimendu dugula uste dut. Gol bat sartu digute, aldaratze asko izan dituen jokaldi batean, eta, agian, arean sendoago egon gintezkeen. Partida kontrolpean genuen eta jokalari bat gutxiagorekin geratu gara, niretzat merezi gabe, eta oso zail jarri zaigu. Eutsi egin diogu, baina aurkariak aukerak izan ditu erasoko jende asko pilatu duelako. Arazoak genituen hegaletatik egiten zituzten saiakerekin. Bigarren gola sartu ondoren berdinketa lortzeko aukera ikusten zuten eta bi aukera garbi izan dituzte“.
Sufrimendua alde batera lagata, entrenatzaile zuri-gorria pozik dago: “Garaipenak sentsazio onak utzi dizkit taldeak partida txar baten ondoren izan duen erreakzioagatik. Gaur amaiera agonikoa izan da eta irabazi egin dugu. Zorionak eman nahi dizkiet jokalariei, harro nago egin duten lanarekin eta pozik emaitzagatik“.