Aldundiari eskatu dio cEtxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa Arloko zinegotziak, berrazter dezala Arrontegiko errei berria

0

Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok Aldundiari eskatu dio Arrontegi parean autobiari beste errei bat gehitzeko proiektua berriz azter dezala, Jarduketa horrek are gehiago hurbilduko luke azpiegitura hori Etxatxu kaleko 39 eta 41 atarietan dauden etxebizitza-eraikinetara, oso distantzia txikian baitaude.

«Gaur egun, Etxatxuko bizilagunek eragozpenak dituzte autobia hurbil dagoelako: zaratak, zikinkeria. Instituzioek egoera hori arintzeko lan egin behar dugu, ibilgailuen inpaktua murriztuz», argudiatu du Pizarrok. Pizarrok beste aukera batzuk aztertzeko eskatu du, bizilagunei inolako kalterik ez eragiteko.

Aldundiak egindako proiektuak BI-30 autobia Arrontegi-Gurutzetako noranzkoan errei batean zabaltzen du, gaur egun dauden bosten gainetik, eta horrek plataformaren zabalera 4 metro inguru handitzea eragiten du.
Etxatxu kaleko 39 eta 41 atarietan dauden bizitegi-eraikinen izkinak autobiari eusten dion hormatik gutxi gorabehera 10 metrora daude gaur egun, handik oso hurbil, alegia. Horma hori eraikinen bigarren solairuraino iristen da, eta goiko solairuak bide-plataformaren mailatik gora geratzen dira.

Oraingo proiektuaren arabera autobia zabalduz gero, Etxatxu kaleko 39 eta 41 atarietan bizi diren familiek etxetik askoz hurbilago izango dituzte autoak. Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, egunero milaka ibilgailu igarotzen dira bide horretatik, eta datozen 20 urteetan trafikoak gora egingo duela aurreikusten da, nahiz eta itsasadarraren azpian tunel bat eraikiko den bi aldeen arteko komunikazioa hobetzeko.

PANTAILA AKUSTIKOAK ETA FATXADEN ISOLAMENDUA

Aldundiak berak onartzen du proiektuaren eragina, pantaila akustikoak jartzea eta fatxaden isolamendu akustikoa planteatzen baititu.

Egoera arintzen duen neurri oro ongietorria da, eta, izan ere, urteak daramatzagu pantailak jartzea eskatzen, baina ez da gauza bera etxebizitzetan itsatsita jartzea edo distantzia batera jartzea. Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa arloko zinegotziak adierazi duenez, kezkagarria da pisuetatik gertuago egonez gero etxebizitza horiek zokoratuak geratzea.

Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, gainera, egungo proiektuak eragina izango luke inguruan dagoen parkean, Lurkitzaga eta Etxatxu kaleetako beste etxebizitza-bloke batzuetara ere hurbilduko bailuke autobia.