Aisialdi hezigarriko, osasungarriko eta musikaleko udako programak Bilbon

0

Bilboko Udalak 6.070 plaza eskainiko ditu udan aisialdi hezigarriko, osasungarriko eta musikaleko udako programetan.

3 eta 18 urte bitartekoei zuzendutako jarduerak dira, eta aste desberdinetan egingo dira adingabeen eskolako oporretan.

Urtero bezala, Udalak bost programa eskainiko ditu haurren premiak betetzen eta gustu desberdinei erantzuten saiatzeko.

Bilboko Udalaren helburua da laneko eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea, eta, aldi berean, lekuak eta aukerak eskaintzea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.

EGUNEKO UDALEKUAK ETA GOIZEKO UDALEKUAK

Plaza guztietatik 1.520 eguneko udalekuetan eskainiko dira eta 500 goizeko udalekuetan. Gainera, Udalak 485 plaza gordeko ditu egoera zaurgarrian dauden familiei zuzenean esleitzeko, egun osoko modalitatean.

EGUNEKO udalekuak ekainaren 27tik abuztuaren 8ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra egingo dira. Zenbait ikastetxe publikotan egingo dira udalekuak, 9:30etik 16:00etara, eta sartzeko eta irteteko ordua malgua izango da, 9:00etan hasita 16:30ean amaituz. Jantoki-zerbitzua barnean dago.

    • Ekainaren 27tik uztailaren 1era bitarteko astean, Deustun, Iruartetan eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 5etik 8ra bitarteko astean, Basurtun, Deustun, Iruartetan, Luis Briñasen, Sánchez Marcosen eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 11tik 15era bitarteko astean, Basurtun, Deustun, Iruartetan, Luis Briñasen, Sánchez Marcosen eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 18tik 22ra bitarteko astean, Basurtun, Luis Briñasen eta Sánchez Marcosen.

 

    • Uztailaren 26tik 29ra bitarteko astean, Basurtun eta Luis Briñasen.

 

    • Abuztuaren 1etik 5era bitarteko astean, Basurtun eta Luis Briñasen.

 

    • Abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitarteko astean, Basurtun eta Luis Briñasen.

 

Asteko prezioa 54,65 eurokoa da, 41 eurokoa familia ugarientzat eta 13,65 eurokoa diru-sarrerak bermatzeko errenta eta/edo bizitzako gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten familientzat.

GOIZEKO udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 29ra egingo dira Deustuko, Iruartetako, Uribarriko ikastetxe publikoetan, Luis Briñas eta Sánchez Marcos ikastetxe publikoetan:

    • Ekainaren 27tik uztailaren 1era bitarteko astean, Deustun, Iruartetan eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 5etik 8ra bitarteko astean, Basurtun, Deustun, Iruartetan, Luis Briñasen, Sánchez Marcosen eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 11tik 15era bitarteko astean, Basurtun, Deustun, Iruartetan, Luis Briñasen, Sánchez Marcosen eta Uribarrin.

 

    • Uztailaren 18tik 22ra bitarteko astean, Basurtun, Luis Briñasen eta Sánchez Marcosen.

 

    • Uztailaren 26tik 29ra bitarteko astean, Basurtun eta Luis Briñasen.

 

Honako honetan, udalekuak 9:30etik 13:00etara izango dira, eta sartzeko eta irteteko ordua malgua izango da, 9:00etan hasita 13:30ean amaituz.

Asteko prezioa 16,40 eurokoa da eta 12,30 eurokoa familia ugarientzat eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzako Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen duten familientzat.

Udaleku biak 2010 eta 2018 artean jaiotakoei zuzenduta daude, eta bi programetako edozeinetan interesa duten familiek apirilaren 29tik maiatzaren 3ra bitartean eman dezakete izena, 94 4010 010 telefonoan edo udalaren webgunean www.bilbao.eus.

Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta zozketa hori maiatzaren 4an egingo da. Ondoren, maiatzaren 8an eta 9an inskripzioa egin beharko da.

Gainera, beste 600 plaza eskainiko dira, uriko gizarte- eta hezkuntza-erakundeen bitartez kudeatuko direnak, ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean:

    • García Rivero Maisuaren ikastetxean. Informazioa eta inskripzioa: Umeak Kalean (umeak-kalean.blogspot.com). Facebook eta Instagram: Umeak Kalean. Telefonoa: 688 88 32 81, astelehenetik barikura, 11:00etatik 17:00etara bitartean.

 

    • Txurdinagako ikastetxean. Informazioa eta inskripzioa: Tendel (www.asociaciontendel.org). Telefonoa: 94 641 04 79/623 383 724 (berehalako mezularitza), 9:00etatik 13:00etara.

 

    • Zorrotzako Institutua. Informazioa (gurelurra.org). Telefonoa: 602 000 630, astelehenetik barikura, 9:00etatik 11:00etara.

 

Programa horietan parte hartzen duten adingabeek aisialdi hezigarriko jarduerak egingo dituzte, Bilboko Balioen Agiriko balioekin eta NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuta.

UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak entitatearen bidez, aurten ere abian jarri du “Udan Primeran Kirola Eginez” izeneko programa, 2.285 plazarekin, 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat; aukera izango dute kirol batean eta bestean aritzeko, hala nola badmintonean, saskibaloian, areto-futbolean, areto jockeyan, uretako jokoetan edo aretoko beste joko batzuetan.

“Udan Primeran Kirola Eginez” programa ekainaren 22tik abuztuaren 5era eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra egingo da, Deustu, Errekalde, Artxanda, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara; sartzeko eta irteteko ordutegia malgua izango da, sarrera 8:30etik aurrera eta irteera 14:30era arte.

Asteka eman daiteke izena Bilbao Kirolak-en web gunean, helbidean eta kiroldegietako salmenta-makinetan, maiatzaren 6tik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuentzat eta maiatzaren 9tik aurrera, abonatu ez direnentzat. Kasu horretan, plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira.

Prezioa, abonatuentzat, asteko 52 euro izango da, eta abonatu ez direnentzat, 62,50 euro. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

30 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Gaituzsport, helbidean egingo da edo 622 022 063 telefonora deituz.

KIROL CAMPUSAK

Bilboko Udalak aisialdi osasungarriaren arloan beste programa bat ere antolatu du udarako: “Kirol Campusak”. 320 plaza eskainiko dira gimnasia erritmikoa, artistikoa, rokodromoa edo erraketa-kirolak egin nahi dituzten 6-18 urteko haur eta gazteentzat.

Txurdinagako kiroldegia:

    • Gimnasia erritmikoa, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era.

 

    • Gimnasia artistikoa eta jauzi-ohola, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, uztailaren 5etik 8ra.

 

Errekaldeko Kiroldegia:

    • Rokodromoa, 6 eta 13 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.

 

    • Dantza modernoa, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.

 

San Ignazioko kiroldegia:

    • Erraketa, 6 urtetik 14 urtera bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra, uztailaren 11tik 15era, uztailaren 18tik 22ra eta uztailaren 26tik 29ra.

 

Kasu honetan, asteko kostua 77,75 eurokoa da abonatuentzat eta 185,75 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

Udalak Errekaldeko kiroldegira joateko autobus-zerbitzua jarriko du, 20 euroko kostu gehigarriarekin. Geltokiak honako hauek izango dira:

    1. Bilboko Udaletxea (gasolindegia)

 

    1. Felix Serrano ikastetxe publikoa (atea)

 

    1. Zurbaran ikastetxe publikoa (autobus-geralekua, Etxebarria parkearen ondoan, Udaletxetik igota).

 

    1. Autobus-geltokia Askatasuna etorbidean – J. Garai

 

    1. Cervantes ikastetxe publikoa (autobus-geralekua, Recalde zumarkalea, 11)

 

    1. Basurtuko ikastetxe publikoa (autopista azpiko autobus-geltokia)

 

    1. Autobus-geralekua, Montevideo etorbidea – Santa Ana

 

    1. Errekalde plaza (autobus-geralekua, Ciudadela kalean, elizaren parean)

 

    1. Zabalburu (autobus-geralekua, Autonomía, 4)

 

    1. Zorrotzako kiroldegia (autobus-geralekua, Fray Juan de Zorroza, 35, elizaren ondoan)

 

Errekaldeko kiroldegira doazen autobusen ibilbideak eta geralekuak inskripzioen arabera antolatuko dira.

Geraleku bera izango da beti joateko eta itzultzeko.

MUSIKA-UDALEKUAK, BILBAO MUSIKA

Musika gustatzen zaien 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2010 eta 2018 artean jaiotakoak), Bilboko Udalak, Bilbao Musikaren bitartez, 360 plazako musika-udalekuak antolatzen ditu, hiru txandatan: ekainaren 27tik uztailaren 8ra, uztailaren 11tik 15era eta uztailaren 18tik 22ra. Bi ordutegi aukeratu ahal izango dira: 8:30etik 13:30era edo 9:30etik 13: 30era.

Programazioari dagokionez, hainbat diziplina artistiko landuko dira, hala nola arte plastikoak, sormena, musika, kantua, dantza, arte eszenikoak, antzerkia eta jolas-jarduerak.

Izena emateko epea maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 13ko 14: 00etan amaituko da. Bilbao Musikaren egoitzan edo web-orria erabiliz (www.bilbamusika.eus) eman daiteke izena.

Onartutakoen zerrenda maiatzaren 17an argitaratuko da, eta inskripzioa maiatzaren 27ra arte egin ahal izango da.

Udal-programa guztiak une horretan indarrean dauden osasun-segurtasuneko neurriei jarraiki garatuko dira.