Donostiak 8,5 milioi euro bideratu zituen iaz hiriaren Suspertze Ekonomikorako

0

Donostiako Udalak 8,5 milioi euro inguru jarri zituen 2021ean hiriko ekonomiari bultz egiteko, Hiriaren Ekonomia Suspertzeko Planaren bidez.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi du «bereziki esanguratsuak eta onak direla planaren balantzeak ematen dituen datuak; 181 enpresa berri sortu eta gehienek (10etik 9k) hasitako jarduerari eusten diotelako, batetik, eta 651 enplegu berri sortzea ere (aurreko urtean baino % 14 gehiago) ekarri duelako, bestetik. Pandemiak kendu zion bultzada berreskuratzen ari da Donostia, muskulu ekonomikoa sendotzen ari da eta bide onean doa aurrera

Hiriaren Ekonomia Suspertzeko Planak, izan ere, 2.456 enpresari lagundu dio, eta sortutako 181 enpresa berri horiek aurreko urtean baino % 26,5 gehiago dira. Hala, 224 pertsona ziren enpresa berri horietan (% 58 emakumeak, %46,2 30 eta 45 urte bitartekoak, % 63 unibertsitate ikasketadunak eta % 62,4 enpresaburu indibidualak) eta batez beste 12.000 €-ren inbertsioa izan zen enpresa sortu berri bakoitzeko.

Planaren aurrekontu osotik, 5,2 milioi euro zuzeneko laguntzetara bideratu ziren, batez ere zerbitzuen sektoreko enpresetara (merkataritza eta ostalaritza enpresetara, adibidez), planean ziren laguntza guztien % 47 jaso baitzituzten haiek.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/04/27-an argitaratua