Pirinioetako mugaren bi aldeetako lurralde gobernuen elkarlanerako foroa, Pirinioetako Gazteen II. Pirinio Foroa, hartuko du urrian Hondarribiak

0

Pirinioetako Lan Elkarteko Gazteria Taldeak urrian Hondarribian (Gipuzkoa) egingo den Pirinioetako Gazteen II. Foroaren eztabaiden oinarriak zehaztu ditu gaur goizean, Jakan. Jean-Louis Valls PLEko zuzendariak eta Idoia Arauzo koordinatzaileak iritziak trukatu dituzte Euskadi, Akitania Berria, Nafarroa, Aragoi, Andorra, Okzitania eta Kataluniako ordezkariekin, PLEko lehendakaritzarekin batera egingo diren udazkeneko jardunaldien edukiak zehazteko.

Agurtzane Llano Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendaria buru duen euskal ordezkaritzak beste gai batzuk ere aipatu ditu, hala nola ekainean Parisen garatuko den Borders Forum, non Pirinioetako hiru gaztek parte hartuko duten, horien artean Arabako Lan Harremanetako eta Gizarte Laneko ikasle batek.

Gaur goizean PLEk Jakan duen egoitzan egin den Gazteria Lantaldearen topaketan, Pirinioetako Gazteen II. Foroan garatu beharreko hainbat tailer eta jarduera proposatu dira.

Informazio gehiago