ESIak bere profesionalak aintzatetsi ditu Eskertze 2022 jardunaldian

0

Gaur eguerdian, urtero legez, profesionalak aintzatesteko Eskertze jardunaldia izan da. Hasteko, Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikariak eta bi dantzarik emanalditxoa egin dute, eta ondoren, ESIko Zuzendaritzak 2022ko Eskertzak eta diplomak eman dizkie aintzatetsitako hemeretzi proiektuei. Honako hauek izan dira irabazleak:

  • PARLOTEA
    • Beste erkidego batzuetako egoiliarrei harrera egiteko, sentsibilizatzeko eta euskarazko trebakuntza emateko prozesu integrala
    • Farmakoekiko desentikortzea: bigarren aukera bat
    • GURENEO
    • Bloke kirurgikoko segurtasuneko online ikastaroa
    • Paziente pluripatologikoari (PPP) laguntza integrala
    • VALFAR: Farmaziako balidaziorako laguntza-sistema
    • REVICIP ikerketa-proiektua: Pediatriako kirurgiaren errealitate birtuala
    • Zaintza teknologikoko sistema
    • Stanfordeko Unibertsitateko Top 2% Scientists ranking delakoan 2021ean aintzatetsitako ikertzaileak
    • KIRUTRACK: programatutako kirurgietan laguntzaileei ebakuntzari buruzko informazioa SMS bidezko helarazteko sistema.
    • DOKUBIDE
    • ERN-EYE Europako sareak. Begietako azalera konplexua berreraikitzea. Keratoprotesia
    • ERN-eUROGEN Europako sareak. Helduaren uretrako berreraikitze-kirurgia konplexua
    • EZZU haurren giltzurruneko transplantea
    • EZZU orbita-deskonpresioa patologia tiroidean.
    • Samurtasunez josten
    • Maskarak birziklatzea
    • Generoa eta osasuna
    • Proba osagarrien ISO ziurtagiria

Gainera, aurten, publikoaren proiektu gogokoena, ESIko profesional guztiei irekitzen zaien bozketa batean hautatzen dena, KIRUTRACK izan da.

Azkenik, aurten, COVID 19ari aurre egiteak ekarri duen ahalegin guztiaren aitorpen gisa, omenaldi txiki bat egin zaie borroka zail horretan erreferentzia izan diren unitate eta zerbitzuei. Hain zuzen ere, erakundea osatzen duten unitateen eta zerbitzuen lanaren balioa eta taldeko lana aitortu nahi izan dira.