Haurdunaldiko lehen hiruhilekoan dauden emakumeentzako Zoom bidezko mintegia

0

Emakumeentzat haurdunaldiaren lehen hiruhilekoa ziurgabetasunez eta aldaketa fisikoz eta emozionalez betetako aldia da. Orain arte laguntza jasotzeko eta zalantzak argitzeko modu bakarra norbera emaginarengana joatea zen.

Ildo horretan, ESIko emagin talde batek hauteman zuen emakume horiek bazutela informazio-behar bat, amatasun-prestakuntza jasotzeko ezarritako ohiko aldia baino lehen.

Hutsune hori betetzeko, zenbait dibulgazio-saio programatu dituzte Zoom bidezko mintegi formatuan, haurdunaldiari buruzko informazio erabilgarria emateko, hala nola haurdunaldiari lotutako aldaketei, ondoezei eta ohitura higieniko-dietetiko osasungarriei buruzkoa.

Saio horiek lortuko dute teknologien bidez biztanleengana hurbiltzea, eta haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan sortzen diren zalantzei eta egoerei aurrea hartzea, espazio bat eskainiz profesional kualifikatuekin.

Hurrengo hitzaldia maiatzaren 6an izango da, 12:00etan. Izen-ematea esteka honen bidez egin daiteke:

https://osakidetza.zoom.us/webinar/register/WN_JTAo-DqKTRO-chG7JkXTCQ