URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia

0
03/05/2022 Moreda Araba. URA Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu sistema eta hondakin uren araztegia, proiektua behin betiko onartu ahal izateko. Proiektuak kolektore sistema bat egitea aurreikusten du, egungo isurketak Moreda Arabako hondakin uren araztegi berri batera bideratzeko. POLITICA PAÍS VASCO ESPAÑA EUROPA ÁLAVA SOCIEDAD IREKIA
URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia, proiektua behin betiko onartu ahal izateko. Proiektu horrek kolektore-sistema bat egitea aurreikusten du, egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko.

Proiektatutako kolektore-sistemaren helburua da egungo isurketak hondakin-uren araztegi berrira eramatea. Horretarako, kolektoreen bi ardatz osatzea proposatzen da: bata, nukleoa ekialdetik inguratzen duena, eta bestea, mendebaldetik. Hala ere, ez da beharrezkoa izango bi ardatz horiek guztiz berriak izatea; aitzitik, lehendik dagoen sarea ubide-tarte berriekin osatuko da, eta HUArako aurreikusitako lursaileraino luzatuko da.

Proiektatutako saneamendu-sarearen helburua da euri-urak eta hondakin-urak bereizteko sare bat osatzea. Horrela, euri-uren sareak bakarrik isuriko du Barriobusto eta Horcajo erreketara, eta hondakin-uren sarea proiektatutako araztegi berrira eramango da.

Proiektatutako HUAk hondakin-uren bigarren mailako tratamendua ahalbidetuko du eta ingurune hartzailera isurtzea uren egoera onarekin bateragarria den moduan. Araztegi berrirako sarbidea A-3226 errepidetik egongo da.

Obrak gauzatzeko aurreikusitako iraupena — behin esleituta, zuinketa-akta sinatzen den egunetik zenbatzen hasita — 10 hilabetekoa da, eta lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da, BEZa barne.