Compañia Nacional de Danzaren ‘Giselle’ ikuskizunaren Kursaleko emanaldira joateko doako autobusa egongo da

0
Compañia Nacional de Danzaren 'Giselle' ikuskizunaren Kursaleko emanaldira joateko doako autobusa egongo da

Kursaal Eskura proeiktuaren baitan, Kursaal Eszenarekin bat egin du Azpeitiko Udalak Azkoitiko eta Zestoakoarekin batera. Hala, Kursaalean antolatzen diren hainbat kontzertu eta ikuskizunak eskura jartze aldera, doako autobus zerbitzua eskaintzen da Donostiara joan-etorria egiteko. Maiatzaren 29an, igandean, Compañía Nacional de Danzaren Giselle ikuskizuna ikustera joateko izango da hurrengo autobusa. Ikuskizun horren koreografoa Joaquín de Luz da eta Adolphe-Charles Adam arduratu da musikaz.

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak.

Sarrerak: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €

 

Prozedura

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez,autobuseko tokia erreserbatu beharko dute 943 157068 telefonora deituta edo kultura@azpeitia.eus e-postara idatzita.
Autobusak anbulatorio aurrean egingo du geldigunean 17:45ean.

 

Ordu Gaztea eta langabetua

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako, sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Azpeitia: 943 157068). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea)maiatzaren 23an amaituko da.

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)