Indarkeria matxista kasuetan arreta hobetzeko formazio saioa egiten ari dira Basazabalen

0
Gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez, Indarkeria matxista kasuen aurrean biktimari eskaintzen zaion arreta hobetzeko teknikak eta arlo desberdinen arteko elkarlana hobetzeko jardunaldia egiten ari dira hainbat funtzionario publiko, Azpeitiko Udalak eta udaltzaingoak antolaturiko ikastaroan. Bi taldetan banatuta, 45 lagun ari dira Pascual Benet psikologo, coach eta bitartekariak eskainitako jardunaldian parte hartzen.

Azpeitiko Udaleko departamendu desberdinetako teknikariek hartu dute parte: Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza, aniztasuna, Parekidetasuna, Emakume Txokoa, Udaltzaingoak eta  Gazteriak. Eta beste hainbat herritako udaltzaingoko kideak (Donostia, Irun, Azkoitia eta Iruñea) eta Ertzaintza eta Foruzaingokoak ere izango dira bertan.

Saioaren hasieran izan da Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua hasiera ematen: «Hemen ikusten da indarkeria bezalako kasuetan guztiok elkarrekin eta elkarlanean erantzun eta arreta hobeagoa eskainiko diegu herritarrei. Azpeitian 2012. urtetik genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktimak artatzeko protokoloa du. Konpromiso horren baitan protokolo hori berritu, hobetu eta denon artean bultzada ematea izango da orain arte egindako formazioak eta gaur abian jarritakoak».