DRS 2022 Bilbao Conference ekimena

0

DRS 2022 Bilbao Conference ekimenean diseinuaren sektoreko nazioarteko 700 erreferente baino gehiago bilduko dira Bilbon ekainaren 25etik uztailaren 3ra. Bilboko Udalak antolatu du diseinu ikerketan datzan kongresua Design Researh Society delakoarekin eta EHUko Arkitektura Eskolarekin batera, eta aurrez aurre zein online garatuko da. Nazioartean munta handia duten hiru hitzaldi jasoko dira programan, bai eta 40 workshop baino gehiago, hiribildurako erronken inguruko bost Lab eta askotariko jarduerak tokiko eragileekin, besteak beste.

DRS Conference ekitaldiaren 2022. urteko edizioa diseinu ikerketari lotutako 38 esparrutan sailkatu da, eta arreta berezia jarri da ingurumenari, gizarteari eta teknologiari lotutako erronketan. Nazioartera iritsiko diren hiru hitzaldi nagusiak, gainera, hiriari, elikadurari eta ekosistemei buruzkoak izango dira.

Hauexek dira kongresuan parte hartuko duten munduko erreferenteetako batzuk: Samantha G.R Jenkins, mundu errealean jasangarritasunaren zientzia aktiboki aplikatzearen inguruko ikertzaile-bioteknologoa, eta Neil Harbisson, artista zibernetiko bat, zeina ospetsua den garezurrean antena bat izateagatik eta gobernuak ofizialki zibernetiko aitortu izanagatik. Baita, bi Mitxelin izar dituen Andoni Luis Aduriz sukaldariak eta Sonja Stummerer eta Martin Hablesreiter arkitektoek hurbileko eta urruneko etorkizunean industriak aurre egiteko dituen erronkei buruz hitz egingo dute, bai eta berrikuntzak sukaldaritzako profesionalengan eta haien lan-prozesuetan duen eraginari buruz, ikuspegi jasangarriago batekin, eta oreka ekonomiko eta ekologikoan eragin txikiagoa duten material berrien ikerketari buruz ere.

Aurtengo edizioan, profesional guztiek parte hartu ahal izango dute; izan ere, 40 tailer baino gehiago eta bost Lab antolatuko dira formatu berri batean, zeinak harremanetan jarriko dituen unibertsitateen euskal ekosistema eta atzerriko erakunde akademikoak, Bostongo MIT, Londoneko UAL eta TUDelft, esaterako, Bilboren erronka garrantzitsuetan lan egin dezaten. Era berean, Bilbokoa Fringe jaialdi bat izango duen lehen edizioa izango da, alegia egitarau ofizialetik kanpoko jarduerak. Parte-hartzaileek hiribildua ezagutzeko aukera izango dute arkitekturaren, artearen, enpresa handien eta diseinu-estudioen bidez.

Bizkaia Aretoa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia, baina DRS2022 Bilbao Conference hiriko beste espazio batzuetara ere irekiko da, hala nola Bilbao Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, IED Kunsthal eta Zabalguneko Eraikina.

DRS2022 Bilbao Conference-rako sarrerak esteka honen bidez eskura daitezke kongresuaren webgunean.

DESIGN RESEARCH SOCIETY

Design Research Society sozietate zientifiko eta akademiko bat da, eta diseinuaren ikerketa garatzea eta sustatzea du xede. Gainera, 900 bazkide baino gehiago ditu. Bestalde, alor ugaritan, diseinuaren prozesua ikertzeko eta aztertzeko diziplina anitzeko udal-sozietaterik zaharrena da. Diseinuaren esparru guztietan ikerketa eta erudizioa sustatzeko eta bultzatzeko jarduera ugari garatzen ditu, besteak beste, argitalpenak editatzea, hitzaldiak eta sinposioak antolatzea eta ekitaldiak babestea. Hain zuzen ere, 2022ko ekainaren eta uztailean Bilbon antolatuko den nazioarteko biurteko konferentzia nabarmendu behar dugu. Kongresu honen aurreko edizioak Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal edo Bangkok hirietan antolatu dira, besteak beste.

BILBO, DISEINUAREN HIRIA

Diseinuaren aldeko Bilboren apustua 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk, eta horren ondorioz Hirien Sortzaileen Sarean sartu zuen. Hiriak lanean dihardu diseinua eta sormena hiri-eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzea da.