Era berean, sailburuak esan duenez, “euskal esparrua Estatukoarekin eta, batez ere, Europakoarekin gehiago lerrokatzea” du helburu. Hala, estrategia berriak Ijitoen Berdintasunerako, Inklusiorako eta Parte Hartzeko Europako Esparru Estrategikoko ildoak eta Arrazismoaren aurkako Europar Batasunaren Ekintza Plana biltzen ditu. Aldi berean, Estatuan, 2030 arte onartutako Espainiako Ijitoen Berdintasunerako, Inklusiorako eta Partaidetzarako Estrategia Nazionalarekin batera aurrera egiten saiatzen da.