Euskadiko Erreferente soziosanitarioen I. Topaketa

0

Osasun Saileko (Eusko Jaurlaritza) Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak Erreferente soziosanitarioen I. Topaketa egin zuen apirilaren 26an, Europa Biltzar Jauregian (Vitoria-Gasteiz). Foro hori lehen mailako arreta soziosanitarioari zuzenduta zegoen nagusiki, eta Euskadiko arreta eta koordinazio soziosanitarioan erreferentziazko ehun profesional inguru bildu zituen.

Aurrez aurreko eta hurbileko formatu batetan, ekitaldiak aukera eman zuen esperientziak partekatzeko eta koordinazio soziosanitarioari ekiteko, ikaskuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik, baita topagune bat ere erreferente soziosanitario gisa jarduten duten osasun arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesionalentzat.

Gobernantza soziosanitarioko eredu berri batean babestuta, figura hori profesionalek osatzen dute, eta profesional horien esperientzia eta kaudimena funtsezko figura bihurtzen dira osasunaren eta gizarte-zerbitzuen aldi bereko arreta behar duten kasuen koordinazioa bermatzeko. Profilen arabera, figura hori batez ere medikuek, erizainek eta gizarte-langileek garatzen dute.

Gaur egun, osasun-erakunde integratu eta osasun mentaleko sare guztietan dago hedatuta, bai eta hiru foru-aldundietan, gizarte-zerbitzuen mankomunitate askotan eta EAE osoko udalerri askotan ere. Gaur egun, 140 baino gehiago dira erreferentziazko profesional operatiboak Euskadin, eta espero da zifra hori handitu ahal izatea denboran zehar.

Jardunaldian zehar, Gobernantza soziosanitarioko eredua aurkeztu zen, erreferente soziosanitarioaren funtzioetan eta eskumenetan sakonduz eta figura hori EAE osoan hedatuz, bai eta ondoriozko Euskadiko Erreferente soziosanitarioen Gida ere.

Horrez gain, erreferente soziosanitarioentzat interes estrategikoa duten beste arlo batzuk aurkeztu ziren, hala nola baliabide-soziosanitarioen Mapa eguneratzea, elkarreragingarritasuna erabiltzeko kasuak eta erakundeetan definitutako pilotu soziosanitarioak. Profesionalek figura horri buruz duten balorazioa ezagutzeko asmoz, Topaketaren azken zatian tailer bat egin zen Euskadiko arreta soziosanitarioaren erronkei buruz.

Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen I. Topaketaren esparruan (2022) tailerrean hartutako irudiak.

Azkenik, Marian Olabarrietak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, amaiera eman zion Topaketari, beste askoren artean lehena izateko itxaropenarekin.

Erreferente Soziosanitarioen I. Topaketari buruzko dokumentazio guztia ondorengo esteketan kontsulta dezakezu:

Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen I. Topaketaren grabazio bideoa.

Euskadiko Erreferente Soziosanitarioen I. Topaketaren (2022)  ponentziak

Euskadiko Erreferente soziosanitarioen Gida (2022 apirila)

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024 aurkezpenaren bideoa