Mundakako orientazio zerbitzua berriz martxan

0

Mundakako Udalak, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua berreskuratu du pandemiaren ondoren, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko helburuarekin.

Horretarako, orientatzailea kiroldegian egongo da astean 2 egunetan zehar osasun zentrotik deribatutako pazienteak edo autoderibazioak artatzen.

Ordutegia:

  • Astearteak: 9:00-12:30
  • Ostiralak: 9:00-12:30

Zerbitzuaren berraktibatzea jarduera fisikoa sustatzen duten beste ekimenekin lotuta egongo da (adinekoentzako jarduera físiko gidatua, parke biosasungarrien programak…) gero eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.