Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #GaramendiTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak apirilaren 1etik 22ra bitartean egin ziren.
Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Gobernuari lotutakoak, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak erantzuna eman die gehien bozkatutako 20 galderei. Autogobernua, transferentziak, enplegu publikoa, gobernu irekia, gardentasuna eta administrazio digitala izan dira elkarrizketaren ardatza.
Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.