Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, Agurtzane Llanok, ‘Zure ahotsa entzun dadila! #EuropeanYearOfYouth¡ topaketan parte hartu du, Bilboko Bilborock aretoan

0

Agurtzane Llano: “EAEko gazteen ahotsari, entzuteaz gainera, jaramon egiten zaio, gero eta gehiago, indartsu eta arrazoiz”

Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariren iritziz, “EAEko gazteen ahotsari, entzuteaz gainera, jaramon egiten zaio, gero eta gehiago, indartsu eta arrazoiz; hemen, EAEn, eta Bruselan, Europako gainerako gazteekin batera”.

“Gaur egungo gazteen belaunaldiek prestakuntza, talentu eta motibazio handia dute, eta, Covidaren eta ziurgabetasun ekonomikoaren sasoi hauetan, sakrifizio handien protagonista dira, gainerakoen segurtasuna babesteko eta haien prestakuntzan aurrera egiteko”, nabarmendu zuen Llanok, Europa Egunaren harira batu ziren gazteen talde baten aurrean.

Agurtzane Llanok, atzo arratsaldean, “Zure ahotsa entzun dadila! #EuropeanYearOfYouth” topaketan parte hartu zuen; topaketa Bilboko Bilborock aretoan izan zen, Bilboko Udalak, Europa Euskadi taldeak eta Arartekok antolatuta. Era berean, Itxaso Erroteta zinegotziak, Inés Ibáñez de Maeztu Arartekoaren ondokoak, Marie Gehrig Europako Itun Klimatikoaren aldeko enbaxadoreak, Mikel Marlaskak eta Andrea Estevek parte hartu zuten.

Agurtzane Llanoren arabera,’ Europako Batzordeko presidente Úrsula Von der Leyenek behin eta berriz esan du ez dugula erantzun faltarik sortu behar, eta bai, ordea, entzuteko jarrerak mantendu behar ditugula. Europak gazte guztiak behar ditu. Horregatik, Euskadin, Gazteriaren zeregina dugu Eusko Jaurlaritzako kudeaketa-arlo guztietan’.

Ekimenak

Gazteriako zuzendariak gazteriaren arloan Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen zenbait ekimen aipatu zituen: “Gazteria Lege berria onartu eta sustatu berri dugu; gazteria-estrategia berriak jarri ditugu abian; gure seihileko autonomikoan EB/Gazteria Kontseiluaren aurrean gazteek eta nagusiek partekatzen dituzten espazioei arreta berezia eskaini diegu; gazteria beti islatzen duten gizarte-politikak sustatzen ditugu; emakume gazteek parte hartu behar dute, entzun egin behar zaie eta berdintasun-politika bat zuzendu behar zaie; gazte-eztabaidak sustatzen ditugu, bereziki klimarekin eta ingurumenarekin zerikusia dutenak; emantzipatzeko beharrarentzako irtenbideak bultzatzen ditugu, eta gazteriarekin zerikusia duten ekintzak areagotzen ditugu, era berean, Euroeskualdean eta Pirinioetan dagokigun eskualde-eremuan. Gaur, Europa Egunean, klimari eta ingurumenari buruzko ekintzak eta ekimenak eztabaidatu ditugu”.

Gazteriako zuzendariak azaldu zuenez, haren sailak biderkatu egin du Gazteen Euskal Behatokiaren azterlan eta inkesten zabalkundea.

Ukraina

Agurtzane Llanok babesa eta maitasuna helarazi nahi izan zizkien “Putin presidentearen indar armatuen eraso krudela eta bihozgabea bizitzen ari diren Ukrainako gizarteari eta gazteei. “Ziurrenik, Kiev-en, Jersón-en, Odessan edo Mariúpol-en, ez zuten denborarik izango gaur maiatzaren 9a dela gogora ekartzeko. Ezta Covidak eragindako pandemiaren ondorioz urte hauetan bizitza galdu duten gazteek eta Mediterraneoko uretan itota hil diren gazte migratzaileek edo Afrikako eta Asiako goseteetan hil diren gazteek ere”.

Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak nabarmendu zuenez, “astelehen hau, maiatzaren 9a, Europa Eguna, erreferentziazko data bat da gazteek gure bizitzako alderdi guztiei buruz eta, bereziki, EAEren eta Europaren etorkizunari buruz adierazitako iritzi eta ideiak entzun daitezen sustatu eta motibatzeko”.

“Gazteen Europako Urte honek erantzunak eta irtenbideak eskaini behar dizkie azken bi ikasturte hauetan gainerakoengatik hainbeste gauzari uko egin dieten gazte-ahotsei. Gazteen Euskal Kontseiluan parte hartzen duzuenok hala egiaztatzen ari zarete: dagoeneko ari gara egiten. Baina, oraindik, asko duzue esateko. Asko dago entzuteko”, esan zuen Llanok.

Zuzendariak gogorarazi zuen EAEko gazteek Europar Batasunaren, haren erakundeen eta haren jardueraren gainean duen konfiantza-maila altua –% 68–. “EBrengan konfiantza duten gazteen ehuneko hori EAEko herritarren batezbestekoa (% 59) baino handiagoa da; izan ere, 18 eta 29 urte bitarteko gazteria Europarengan konfiantza gehien duen adin-taldea da. Datuak onak badira ere, gazteen parte-hartze handiagoak zifra positibo horiek are hobeak izatea ekarriko du”.

Zuzendariak honako helburu hau duela esan zuen: “gazteak eta haien lehentasunak erabakiak hartzeko prozesuetan integratzea, eta gazteak ardatz dituzten jarduera eta programa gehiago antolatzea”.