Sarbide baskularren kongresu nazionaleko poster onenaren saria

0

Málagan egin zen Sarbide Baskularren Kongresu Nazionalean, gure ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko taldeak poster onenaren saria lortu zuen lan honengatik: Administración de vancomicina endovenosa por catéter de línea media (lm) con ubicación de la punta del catéter en el tramo torácico de la vena axilar.

Atzera begirako azterketa deskriptibo bat da: erdi lineako kateterrak, punta besapeko zainaren zati torazikoan dagoela, zain barneko terapiako talde batek jarriak, 3 urteko aldi batean, eta kentzeko arrazoiak aztertzen ditu.

Lan honekin ateratzen den ondorioa da kateter asko kentzen direla tratamendua amaitu aurretik; baina, horietako gehienak ustekabean izaten direla. Hala ere, terapiari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik kendutakoek (tronbosia, infekzio-susmoa, bakteriemia, ihesa, mina) intzidentzia onargarriak adierazten dituzte, eta ez dago alde nabarmenik zain barneko bankomizinarekin erabilitako kateterren eta beste terapia batzuekin erabilitakoen artean.