Sarrueta pasealeku berria larunbatean irekiko da

0
12/05/2022 Sarrueta pasealeku berria Donostian, airetik ikusita. Sarrueta pasealeku berria irekiko da Donostian larunbatean, maiatzaren 13an, Martutene eta Lugañene zubien artean. Oinezkoentzat, bizikletentzat eta Martuteneko norabidean doazen ibilgailuentzat zabalduko da. Halaber, Apostolutzako ertzean sortutako oinezkoentzako bidea ere irekiko da. POLITICA PAÍS VASCO ESPAÑA EUROPA GUIPÚZCOA SOCIEDAD DONOSTIAKO UDALA

Sarruetako pasealekua, Martuteneko zubiaren eta Lugañeneko zubiaren artean, larunbtean irekiko da oinezkoentzat eta bizikletentzat, baita Martuteneko norabidean joateko ibilgailuentzat ere. Halaber, Apostolutzako ertzean sortutako oinezkoentzako bidea ere irekiko da.

Ia hiru urte igaro dira Uraren Euskal Agentzia – URA-k Martutenen ibaiaren ur-goraldien ondorioz uholde arriskua ekiditeko Urumearen ubidea zabaltzeko bigarren fasearen lanak egiteari ekin zionetik.

Bigarren fase honek 500metroko zatiari eragiten zion Martutene eta Lugañene (27.industrialdearen sarrera) zubien artean. Eremua guztiz eraldatu da eta Martutene auzotik El Pilar-eraino doan pasealekuaren luzapena da, eta Txomineneara doan bidearekin lotura egiten du, Kursaal zubiraino doan 6 kilometrotako ibilbidea osatuz.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, sortutako gune berri honek Martutenen dauden aisialdirako guneak handitzen dituela, eta era berean, auzoaren eta 27.industrialdeearen eta Txominenearen arteko oinezkoen zein bizikleten lotura hobetzen du. Horiek horrela, Goiak honakoa gaineratu du: “Donostiar guztion gozamenerako gunea berreskuratzea lortu da, eta horri esker, Donostiako Urumea ibaiaren ibar osoan paseatzeko aukera izango dugu, Martutenen hasi eta Kursaaleraino”.

 

7 urtetako lanak eta 35 milioi eurotako inbertsioa

Pasealeku berriaren irekierak Martutenen Urumearen ubidea zabaltzeko proiektuaren bi faseei amaiera ematen dio. Erakundeek 35 milioi eurotako inbertsioa egin dute proiektuan eta lanak 7 urtez luzatu dira.

2022/05/12-an argitaratua