Munategi parean, Basarte industriaguneko biribilgunearen ondoan, oinezkoen pasabidea segurua izan dadin, semaforoa jartzeko obrak egiten ari da Azpeitiko Udala. Obra horren helburua da, errepidea oinez pasatu behar dutenak modu seguru batean egin ahal izatea. Horretarako semaforoak jarri dira. Pasa den bi asteetan aritu dira beharginak lanean eta datozen egunetan izango da erabilgarri. Oinezkoen pasabidea egiteko, 34.744€ (+ BEZ-a) inbertsioa egin du Azpeitiko Udalak.