UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Gradua, 1. postuan El Mundo-ren rankingean

0

El Mundo egunkariaren Las 50 titulaciones más demandadas rankingak goi-mailako ikasketetarako zentro egokia aukeratu behar duten ikasleak orientatzen ditu, eta han UPV/EHUk ikasteko dituen bederatzi titulazio aipatzen dira. Horien artean Ingeniaritza Kimikoko Gradua nabarmendu du, ranking honen arabera titulazio hori egiteko Estatuko unibertsitaterik onena baita UPV/EHU.

Beste zortzi graduak hauek dira: Arte Ederrak, Biologia, Fisika, Ingeniaritza Zibila, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Haur Hezkuntza eta Lan Harremanak.

Rankingak gehien eskatzen diren 50 graduak eta horiek egiteko bost unibertsitate egokienak biltzen ditu. El Mundo-ren sailkapen hori goi-mailako hezkuntzako fakultate eta eskolen kalitatea neurtzen duten Espainiako sailkapen nagusietako bat da. Horretarako, eskaria, giza baliabideak eta baliabide fisikoak, ikasketa-plana eta emaitzak ebaluatzen ditu. Honako adierazle hauek hartzen ditu kontuan, besteak beste: graduazio- eta uzte-tasak, doktoreen ekoizpena, ikerketa-proiektuak, hizkuntzen eskaintza, ikasketa-programak atzerrian. Bestalde, rankingaren balorazio-irizpideak honako hauek dira: Unibertsitateko irakasleei egindako borondatezko inkesta anonimoa eta ausazkoa (azken balorazioaren % 40); unibertsitatearen beraren datuak eskaerari, giza baliabideei eta baliabide fisikoei, ikasketa-planei eta emaitzei buruz (azken balorazioaren % 50); eta kanpoko beste adierazle batzuk, hala nola nazioarteko rankingak edo ANECAren txostenak (azken balorazioaren % 10).

Ranking honen egungo edizioak unibertsitate-sistema publikoak pribatuarekiko duen prebalentzia berresten du