Javier Hurtado sailburuak erantzukizun indibidual eta kolektiboa eskatu du tokiko merkataritzari laguntzeko

0

«Administrazioek eta herritarrek tokiko merkataritzari lagundu behar diogu, gure gaurko kontsumoak zehaztuko baitu biharko gure gizartea».

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute gaur Onda Vascan, Merkataritzaren Astea dela eta. Sailburuak azaldu duenez, prezioen igoeraren egungo egoeraren aurrean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak tokiko merkataritzari laguntzeko 20 milioi euroko programa bat jarriko du abian. 15 milioi zuzeneko laguntzetara bideratuko dira, eta gutxienez 5 milioi merkataritza-bonura; kopuru horri atxikitako gainerako erakundeen ekarpena gehituko zaio.

Euskadi Bono Dendaren hirugarren edizio hau asteartean onartu zen Gobernu Kontseiluan, eta maiatzaren 17an irekiko da saltokiak atxikitzeko epea, maiatzaren 27ra arte. Hortik aurrera, establezimenduetan bertan trukatu ahal izango da, eta 500.000 bonu baino gehiago jarriko ditu zirkulazioan, 10 euroko deskontua 30 euroko erosketa bakoitzeko.

Gainera, sailburuak gogorarazi du merkataritza-establezimenduak modernizatzeko MEC programa ere onartu dela, 3,35 milioi eurokoa, Euskadiko merkataritza-establezimenduen eta zenbait zerbitzuren modernizazioa sustatzeko, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez.

Zentzu horretan, merkataritza babesteko erantzukizun indibidual eta kolektiboa eskatu du, eta horretan bat datoz erakunde, merkatari eta alderdi politiko guztiak. Herriko merkataritzak gure kaleak eta hiriak egituratzen ditu eta gure laguntza behar du. Arduratsuak izan behar dugu guztiok, administrazioek eta kontsumitzaileek, eta tokiko merkataritzari lagundu behar diogu. Gure gaurko kontsumoak gure biharko gizartea baldintzatzen du».