Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak eman dio maillot urdina Niamh Fisher-Black, Itzulia Women 2022 probaren sailkapen orokorreko gazte onenari. Etapak guztira 117,9 kilometro izan ditu, eta Mallabian irteera eta helmuga izan du .
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-probaren lehenengo edizio honetan laguntzako eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako trafikoko lurralde-unitateetako 35 agente motoristak, Brigada Mugikorreko eta Zaintza eta Erreskateko baliabideek eta ibilbideko ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute, probak igaroko dituen herrietako udaltzaingoekin elkarlanean.
Itzulia Women probak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.