Abian dago THINK BIG, Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza lehiaketa

0

Ekintzailea bazara eta enpresa-ideia baduzu, THINK BIG da zure erronka! Aurten ere, enpresa-ideien lehiaketa honen helburua Bizkaiko Campuseko unibertsitarioen artean espiritu ekintzailea sustatzea da, euren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten animatuz, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak gara ditzaten. Ekainaren 10era arte izango duzu izena emateko eta zure proiektua aurkezteko.

Lehiaketa honetan Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleak parte har dezakete, baita Bizkaian bizi direnak ere eta EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenak, unibertsitateko master eta doktoregoetan matrikulatutako ikasleak barne. Horiekin batera, proiektu horien sortzaile edo sustatzaile diren irakasleak aurkeztu ahal izango dira, edo proiektu horietan zuzenean dinamizatzen edo laguntzen dutenak, bai eta lehiaketaren informazioaren eta jarraipenaren bidez ere. Azkenik, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera paragrafo honetan aipatutako edozein ikasketa amaitu duten pertsona guztiak ere aurkeztu ahal izango dira.

Parte hartu nahi duten ekintzaileek inskripzio-fitxa eta oinarriak onartzeko zinpeko adierazpena aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta, bai eta memoria eta laburpen exekutibo bat ere. Parte-hartzaileek jaso ahal izango dituzten sariei dagokienez, nabarmendu behar da 2.500 €-ko lehen saria egongo dela, 1.500 €-ko bigarren saria. Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen direnek, berriz, 800 euroko saria jasoko dute.

UPV/EHUko ikasleek lehiaketan parte hartu izanaren ziurtagiria eska dezakete, aukerako kreditu bat eta erdiengatik konbalidagarria. Kreditu hoiek lortu ahal izateko, proiektuak gutxienezko puntuazio bat lortu behar du, 100 puntutik 60 gutxienez.

THINK BIG UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ZITEK programaren barruan garatzen den ekimena da, etA unibertsitate-komunitateko kide izanik negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ekimenak 21 urteko ibilbidea du eta 119 enpresa sortu ditu, 26 proiektu izanda bere egungo proiektuak. UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek aktiboki parte hartzen dute ZITEKen.

Zitek-ek berritzaileak edo/eta oinarri teknologikodunak diren enpresak sortzen laguntzen du, unibertsitatean sortutako ikerketaren emaitzak ustiatu eta transferitu ahal izateko. Horrekin batera, proiektua balioztatzeko eta kontrastatzeko aholkularitza eskaintzen du, baita negozio-plana egiteko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkideak / inbertitzaileak kolaboratzaileak bilatzeko ere. Hori gutxi balitz, bulegoak edo tailerrak prezio murriztuetan eskaintzen ditu, eta

kultura ekintzailea sustatzen du, ikasleak espiritu ekintzailean lantzen eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak bilatzen lagunduko duten jarduerak eginez.

Ekintzailetza-programa hau UPV/EHUko kolektiboei zuzenduta dago, hala nola ikasleei, titulazio berria duten pertsonei (gradukoak, masterrekoak edo doktoretzakoak), irakasleei eta ikertzaileei. Talde horiekin batera, ZITEK unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzenduta dago.

THINK BIG 2022ri buruzko informazio gehiago eskura dezakezu HEMEN.

Think Big 2022