Bilbok LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio oro gaitzesten du

0

«Giza eskubideak dira” esaldiarekin, sexu-eskubideak giza eskubideak direla azpimarratzen du Bilbok, Giza Eskubideak eta Sexu Eskubideak Unibertsalak direla adiierazteko, “inor ez dela beste inor baino gehiago eta eskubide horiek ez daudela tradizio edo sinesmen kulturalen mende”, Berdintasuneko Sailetik zehaztu dutenez.

Udalak planteatzen du, estrategia gisa, Bilboko herritarren prebentzioa eta sentsibilizazioa, bereizkeriarik eta indarkeriarik gabeko uria lortzeko –uria osotasunean, auzoen eta kaleen artean bereizketarik egin gabe–, batez ere errespetua nagusi eta benetako berdintasuna, normalizatua eta aurreiritzirik gabea, izango dituena.

“Gorroto-diskurtsoak ahozko eta idatzizko adierazpenak dira, Bilboko herritarrak, gure auzokide izan daitezkeen pertsona-taldeak, lagunak eta, besterik gabe, lanera joatean gurutzatzen ditugun pertsona ezagunak mehatxatzen dituztenak. Udalean elkarbizitza aske eta seguruaren aldeko apustua egiten dugu, errespetuan, tolerantzian eta aniztasunean oinarrituta”, esan du Nekane Alonsok, Berdintasuneko zinegotziak, eta erantsi du “balioen uriaren aldeko apustua sendotzeko oinarria dela”.

“Bilboko Udalak uriko LGTBIQ+ kolektiboen elkarlana eta aktibismo handia ditu gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa elkarrekin eraikitzeko”, azaldu du zinegotziak. “Berdintasunerako eta sexu- eta genero-orientazioagatik diskriminaziorik ez jasateko eskubidearen alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasuna nahi bezala bizitzea sustatzeko”, gehitu du.

Horrela, bada, Udalak pertsona guztiek dituzten eskubide sozialen inguruan sentsibilizatzen jarraitzen du. Kanpaina hori hedatuz, bai euskarri fisikoetan eta hiri-altzarietan, bai formatu digitalean (www.bilbao.eus web orrian eta sare sozialetako udal-kontuetan), Udalak sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzen ditu, eta LGTBI-fobiaren aurkako erabateko gaitzespena adierazten du.

Bilboko Udalak LGTBIfobia gaitzesteko konpromiso aktiboa, indibiduala eta kolektiboa hartzeko deia egin du, eta herritar guztiak animatu nahi ditu “Nazioarteko Egun hau dela-eta urian antolatzen diren mobilizazio, kanpaina eta gainerako aldarrikapen-jardueretan parte hartzera”.

Sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko apustua uri inklusibo, anitz eta solidario baten oinarri gisa balioak lantzen dituzten bi udal-estrategiaren barruan dago: Bilbao Balioen Hiria eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH).

SARE SOZIALAK: