Hondaleak bere ateak irekiko ditu berriro, uda iristearekin batera

0
PRUEBA

Hondaleak ekainaren 1ean irekiko ditu bere ateak, eta Donostiako Udalak erreserba sistema habian jarri du jada Itsasargiaren Etxean dagoen obra bisitatzeko, www.hondalea.eus webgunearen bidez.

Jon Insausti Kultura zinegotziak azpimarratu duenez, “Cristina Iglesiasen obra berriro irekitzea mugarri bat da hiriarentzat, baina, gainera, Chillida eta Oteizaren San Telmoko erakusketarekin eta Zinemaldiaren 70 urteetako erakusketarekin bat egiten badugu, oso uda kultural bizia lortuko dugu, azken urteotan egin dugun bezala”.

Insaustik gaineratu duenez, “pandemia garaian ere hiriaren izaera eta gihar kulturala ateratzea lortu genuen, Hondalea obrak berak erakutsi zuen bezala. Hori guztia, gainera, gure bertako elementuekin, tokian tokikoan sakonduz, baina proiekzio unibertsal handiarekin”.

 

Erreserbak

Artelana ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da, 11:00etatik 18:30era, 30 minuturo bisita maiztasun etengabearekin eta txanda bakoitzeko gehienez 20 pertsonarekin. Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da www.hondalea.eus-en. Irlararainoko garraioa bsitari bakoitzaren kontura izango da.

Halaber, bisita gidatuak egin ahal izango dira uztailaren 1etik irailaren 11ra 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Bisitak hainbat hizkuntzatan eskainiko dira, eta bi orduko iraupena eta 25 euroko prezioa izango dute, gida eta irlarako joan etorriko garraioa barne (portura itzultzeko ordutegia irekia). Bisitak 8 eta 20 pertsona bitartekoak izan beharko dira, eta erreserba egin beharko da webgunean.

Horretaz gain, maiatzaren 16tik ekainaren 30era eta irailaren 12tik urriaren 31ra eskola bisitak edo bisita soziokulturalak egingo dira, astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez, aldez aurretik hitzartutako taldeekin. Bisita espezifiko horietarako erreserbak Cristina Eneako Hezkuntza Sailarekin egin beharko dira zuzenean 943 453526 telefonoan edo cristinaenea@donostia.eus-en.

Azken bisita horiek, gainera, La Caixa Fundazioaren laguntza dute. Erakunde honek diruz laguntzen du eskola bisiten programa, eta bekak eskaintzen dizkie jarduerara garraioa ordaintzeko baliabiderik ez duten ikastetxeei.

 

16.000 bisita 2021ean

Hondaleak 2021eko ekainaren 5ean hartu zituen lehen bisitariak, eta, urte bereko irailaren 30era arte, 14.116 pertsonak bisitatu zuten obra. Bisita bakoitzeko gehienezko edukiera 6 pertsonakoa izan zen, pandemiak eragindako murrizketen ondorioz. Ordezkaritza handiena izan zuen adin tartea 23 eta 60 urte artekoa izan zen ( % 60), eta gehienak Donostiatik zetozen ( % 75).

Irailaren 15etik urriaren 30era bitartean eskola taldeekin eta elkarte soziokulturalekin egindako bisitetan, guztira 1.495 pertsonak parte hartu zuten, 62 taldetan antolatuta. Horietatik, gehien eskatu ziren jarduera didaktikoak Lehen Hezkuntzara zuzendutakoak izan ziren (6-12 urte), 28 talde guztira. Komunitate honek10etik 9,6ko balorazioa egin zuen batez beste jarduera horiei buruz.

Azkenik, bisita gidatuei dagokienez (urrira soilik mugatu ziren), 41 talde izan ziren guztira, 393 pertsona, eta batez besteko balorazioa 10etik 8,12koa izan zen.

2022/05/16-an argitaratua