Bilboko Udalak Itxaropen kaleko frontoi berriko barruko espazioak egokitzeko obrak lizitaziora atera berri ditu

0

Bilboko Udalak Itxaropen kaleko frontoi berriko barruko espazioak (udal ekipamenduetarako erabiliko direnak) egokitzeko obrak lizitaziora atera berri ditu, 1.237.315,60 eurotan.

Obrak adjudikatzen direnean, sei hilabeteko epean egiteko asmoa dago.

Itxaropen kaleko frontoi zaharra 2015ean eraitsi zen, metroaren 3. lineako Zazpi Kaleetako geltoki berria eraikitzen laguntzeko.

Itxaropen kaleko 4.eko orubearen egitura eta inguratzailea azken eraikuntza-fasean daude. Proiektuak bolumen bakarra proposatzen du, altuerako frontoi berriaren euskarri izango dena eta udalaren ekipamendu-eraikin berria egiteko espazioa askatuko duena; gainera, atrio nagusi bat egingo da, multzo osoa egituratuko duena eta bietarako sarbidea eskainiko duena.

Udal titulartasuneko eraikuntza berriak bost solairu izango ditu eta haren espazioak hiru printzipioren arabera banatuko dira batez ere:

    • Erabilera asko eman ahal izatea.

 

    • Moldagarritasuna.

 

    • Zabaltasuna.

 

Hori kontuan izanik, solairu bakoitzeko espazio nagusi bakar bat prestatuko da. Espazio hori zenbait eremutan banatu ahalko da, altzarien edo elementu mugigarrien bidez (trenkadak, kortinak, …).

Guztira 1.270,77 metro karratutan jardungo da. Azalera hori bost solairutan banatuta dago:

    • 276,79 metro karratu beheko solairuan.

 

    • 322,39 metro karratu lehenengoan.

 

    • 323,81 metro karratu bigarrenean.

 

    • 158,03 metro karratu hirugarrenean.

 

    • 145,81 metro karratu laugarrenean.

 

    • Eta 43,94 metro karratu bosgarrenean eta instalazioen teilatuan.

 

Eraikinaren zerbitzuak (hala nola komunak, biltegia, officea edo edoskitze-gela, besteak beste) igogailuen ondoan jarriko dira, solairuen arteko zerrenda trinko batean. Horrela, azalera ahalik eta handiena eskainiko da udal ekipamenduaren jarduera nagusiak egiteko: gaztegunea (beheko solairua), umeen liburutegia (lehenengo solairua) eta haurgunea (bigarren solairua).

Hirugarren eta laugarren solairuetarako, pilotarekin zerikusia duten jardueretako beste espazio batzuk proiektatzen dira, besteak beste; non eremu pribatuak eta batzar gela Mallonaren hegaleko euspen-hormaren ondoan jarriko dira.

Akaberak eta altzariak aukeratzeko, irizpide hauek erabiliko dira: iraupen luzea, erresistentzia eta mantentze-lan urriak. Gainera, kontuan izanik auzoaren etorkizuneko ekipamendu horretan egingo diren jarduerak batez ere umeentzat eta nerabeentzat direla, erabiliko diren koloreak eta testurak sormena, irudimena eta jolasaren bidezko ikaskuntza dinamikoa estimulatzeko irizpidearekin aukeratuko dira.

SARE SOZIALAK: