Lehendakariordeak talentuaren erronkari aurre egiteko euskal politikak azaldu ditu Madrilen

0

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak Talentuaren erronkari aurre egiteko Sailak bultzatutako politikak azalduko ditu bihar Madrilen, Prisa Media Taldearen Plataforma Retinak antolatutako saio batean.

Zehazki, Mendiak “Lanaren Etorkizunari” buruzko panelean parte hartuko du, Manuel Pimentel Lan ministro ohiarekin elkarrizketa batez. Saio horretan, Yolanda Díaz Lan eta Gizarte Ekonomiako presidenteorde eta ministroak eta José Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroak ere parte hartuko dute.

«El trabajo del futuro y el futuro del trabajo» foroan sakon aztertuko dira erakundeek, enpresek eta, oro har, gizarteak aurre egin beharreko erronkak, teknologiaren inpaktuak, gaitasun eta profil berrien beharrak eta produkzio-ereduaren eraldaketak lan- eta lanbide-eremuan eragindako aldaketa guztiei erantzuteko. Talentuaren defizitari eta horren arrazoiei buruz ere eztabaidatuko da.

Espainiako enpresek eta berrikuntzaren eta teknologiaren ekosistemako adituek ere parte hartuko dute ekitaldi horretan. Goizeko 10etatik aurrera egingo da Rastro espazioan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Esteka honetan programa erantsi da:

https://www.eventosprisanoticias.com/ES/trabajodelfuturo