SmartEnCity Europako proiektuaren azken konferentzia: ekainaren 14 eta 15ean

0

SmartEnCity proiektua » Hiri eta Komunitate Adimentsuak» Europako proiektuaren baitako ekimena izan da. Vitoria-Gasteizek parte hartu du Tartu eta Sønderborg hiriekin batera. Herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera, konponbideak aplikatu dira hainbat eremutan: energia-efizientzia, mugikortasun jasangarria eta informazio-teknologiak (IKTak).

Esparru horretan, Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sozietate publikoa, Gasteizen egindako jarduketen tokiko koordinatzailea izan da, eta Koroatze auzoko 26 atari eta 302 etxebizitza energetikoki birgaitu ditu.

Proiektua amaituta ikasketak, emaitzak eta esperientziak partekatzeko modua egongo da, bai eta etorkizuneko karbonorik gabeko hiriak lortzeko bidea analizatzeko ere, hori baitugu guztiok helburu. Horretarako honako hauek izango ditugu eskura:

  • Aditu-taldeak, saio interaktiboak eta networkingerako eta elkarlanerako aukerak.
  • SmartEnCity proiektutik eratorritako esperientziak, emaitzak eta ikasketa erabilgarriak, eta lotutako beste proiektu eta ekimenak.
  • Deskarbonizazio bidean praktika, erreminta eta aholku praktiko onenen aurkezpena
  • Esparru politikoaren ikuspegiak Europako Batzordeko kideek eta hiri, komunitate eta eskualdeetako goi?mailako ordezkariek azalduta.
  • City4Zero metodologiaren aurkezpena deskarbonizatutako hirietarako trantsizioa arrakastatsua izan dadin.
  • Itsasargi-hiriak diren hirietako konponbide adimentsuen aurkezpena Gasteiz (Espainia), Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka).
  • Herri jarraitzaileen erreplikazio?ikuspuntuaren azalpena Lecce (Italia) eta Asenovgrad (Bulgaria).
  • Monitorizaziotik eta ebaluaziotik eratorritako emaitzak eta ondorioak.
  • SmarEnKiten aurkezpena: erreminta-kutxa erreplikazioa arrakastatsua izan dadin.

Programa osatzeko, Smart City erakusketa eta Gasteizen egindako jardueretarako bisita gidatuak izango dira.

Hitzaldien programa

Izen-ematea