Bidebieta Parkea berritzeko proiektuak aurrera darrai. Iaz burututako partaidetza prozesuaren ondoren eta honetatik ateratako ondorioekin, Udala eta Paisaje Transversal enpresa exekuzio-proiektua zehazten ari dira.
Bileraren helburua orain arte definitutako proiektu proposamena partekatzea eta kontrastatzea izango da, auzotarrek eta auzoko eragileek baloratu eta beraien ikuspuntua emateko aukera izan dezaten.
Bilera irekia maiatzaren 23an, astelehenean ospatuko da, 18:30etan, Bideberri BHI Institutuan.