Azpeitiko Udalak eta Sokaitzek rokodromoa handitzea adostu dute eta lanak abian dira

0
Azpeitiko Udalak eta Sokaitz eskalada taldeak, Urola kalean elkarteak duen rokodromoa handitzea adostu dute eta dagoeneko lanak hasiak dira. Sokaitzen eskaladan aritzen diren azpeitiarren kopurua asko hazi da azken urteetan, eta lekua handitze beharraren aurrean udalera jo zuten. Hala, adostu dute, udalak udal biltegiaren zati baten (lehen rokodromoa dagoen lekuaren ondoko eremu bat) lagapena egingo diola rokodromoa handitzeko, eta dagoeneko obrak hasita daude. Besteak beste hasi berrientzako zein haurrentzako eremuak handituko dira.

Obrak bi fasetan egingo dira: lehenik udalak eremua egokituko du eta horretarako obrak dira hasita daudenak. Ondoren, Sokaitz elkarteak eskaladarako eremua handitzeko ekipamentua ezarriko du. Lehen faseko obrak Umebide obras y contratos enpresa ari da egiten eta 132.005€ko inbertsioa egingo du udalak azpiegitura handitzeko eta egokitzeko.